Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
Kaixo! Hiritik At naiz
Izaskun, Karlos eta Maialen gara, Hiritik At kooperatibako kideak. Tokiko garapena sustatzeko espazio, prozesu eta estrategiak sortzen dituen kooperatiba da Hiritik At. Kooperatibako lantalde erdia gara gu, bizkaitarrak hirurak, eta Bilbon dugu gure elkargunea, San Frantzisko auzoko Harrobia plazan dagoen Wikitoki espazioan (elkarsorkuntzarako laborategian) batzen baikara lanerako. Gainontzeko taldea Irunen aritzen da, BDSkoop espazioan. Ekonomia sozialari eta eraldatzeko nahiari lotuta bizi diren espazioak dira biak ala biak.
Arkitektoak gara hirurok, eta arkitekturaren arlo soziala lantzea dugu helburu: lurraldea, hiria eta auzoak pertsonen neurrira egokitzeko nahia dugu, jendarte justuago eta parekideago bat lortzeko bidean. Ez dugu arkitektoen inguruan gizartean eratu den soslaia betetzen; ez gara kaskoa eta planoa eskuan bizi: bestelako eredu baten bila dihardugu, bestelako lurralde antolaketa bat eta bizitzeko era burujabe bat nola lortu asmatzen.
Blog honetan, lurralde eta hiri antolaketaren inguruko gogoetak azaldu nahi dizkizuegu, gure kooperatibaren barnean eta gure egunerokoan presente dauden ekonomia soziala eta praktika kolaboratiboak ere presente izanez.
Guri buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hemen aurki gaitzakezue: https://hiritik-at.eus. Eta, bide batez, gure bloga ere kuxkuxea dezakezue: https://hiritik-at.eus/blog
Hitz artean ikusiko dugu elkar.
Gehiago jakin nahi duzu?
Nire artikuluak
- HAPO, zer da hori?
- Hirugarren bidea
- (Auzo) Galdeketak, tresna demokratiko
- Burujabetzen herrian biziko gara!
- Zaintza ekosistemak, elkar zaintzeko hiriak
- Guztion jakintza fusionatzen badugu hiriaren bueltan?
- Burdin hesitik eraztun agroekologikora salto!
- Noren hiria?
- Bizitza berrirako teilatupe berriak
- Jolaserako tokiak baino gehiago
- Amaren auzoan bizi nahi dut, anbizioz joka dezagun
- Gertutasuneko hiriak