Nola sortu kontua iragarkilaburrak.eus webgunean:
1.- Nola sortu kontua iragarkilaburrak.eus webgunean:
Oso erraza da gure webgunean erregistratzea! Pauso hauek eman behar dira:
– Webgune nagusian, goiko menuan aukeratu “SAIOA HASI” atala.
– Bete datuak: izena, helbide elektronikoa, pasahitza…
– Irakurri eta onartu erabiltze baldintzak eta pribatutasun politika.
Pauso horiek bete eta gero, prest zaude iragarki bat jartzeko!
2.- Nola aldatu kontua
-Webgune nagusian, goiko menuan aukeratu “HASI SAIOA”.
-Sartu helbide elektronikoa eta pasahitza, eta aukeratu “HASI SAIOA” botoia.
-Jarraian, ezker menuan aukeratu “DATUAK ALDATU” botoia. Zure profileko informazioa agertuko zaizu; hor, aldatu aldatu beharreko informazioa, eta aukeratu “GORDE” botoia.
NOLA KUDEATU IRAGARKIAK (iragarkia sartu, ezabatu, aldatu….
1.-Nola sartu iragarkia:
-Sartu zure erabiltzaile kontuan, eta aukeratu “JARRI ZURE IRAGARKIA” atala.
-Aukeratu “AUKERATU ARGAZKIAK” atala, eta jarri iragarri nahi duzun horren argazkiak (guztira, 10 argazki jar ditzakezu).
-Bete “ ZURE IRAGARKIAREN TITULUA”.
-“KATEGORIA” zerrendatik, aukeratu iragarkiari dagokiona.
-Bete “PROBINTZIA” eta “HERRIA”.
-“AZALPENA” atalean, idatzi iragarkiaren inguruan jarri nahi duzun informazioa.
-Eman “ARGITARATU” botoiari.
2.- Nola aldatu iragarkia:
-Sartu zure erabiltzaile kontuan, eta zure menuan “NIRE IRAGARKIAK” atalean sartuta, hor agertuko dira argitaratuta dauden iragarkiak. Aukeratu aldaketak egin nahi dituzun iragarkiaren ondoan dagoen “ALDATU” botoia.
-Hurrengo orrian, argitaratuta dagoen iragarkiaren informazioa agertuko da. Hortik aldatu aldatu beharrekoa.
-“ARGITARATU” botoiari eman.
3.- Nola ezabatu iragarkia:
-Sartu zure erabiltzaile kontuan, eta zure menuan “NIRE IRAGARKIAK” atalean sartuta, argitaratuta dauden iragarkiak agertuko dira. Aukeratu ezabatu nahi duzun iragarkiaren ondoan dagoen “EZABATU” botoia.
-Ea ziur zauden galdetuko dizu. Aukeratu BAI.
GUSTUKOEN ZERRENDA OSATU
1.-Nola aukeratu gustukoenen zerrenda:
-Gustukoenen zerrenda aukeratzeko, lehenik eta behin, zure kontuan sartu behar duzu:
-Webgune nagusian, aukeratu “HASI SAIOA”.
-Sartu helbide elektronikoa eta pasahitza, eta aukeratu “HASI SAIOA” botoia.
-Zure erabiltzailearekin saioa hasi eta gero, webgunean dauden iragarki gustukoenak aukeratu ditzakezu, iragarki bakoitzaren azpian dagoen izartxoa zapalduta.
-Zure erabiltzaile orriko menuan, “GUSTUKOENAK” atala aukeratutakoan, aurrez izartxoa zapaldu diezun iragarki gustukoen zerrenda agertuko zaizu.
BEZERO ARRETA
Kontaktua:
BERTAKO HEDABIDEAK SM
Martin Ugalde kultur parkea, 20140 Andoain.
943 304 339
iragarkilaburrak@bertako.net
Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen