Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Burujabetzen herrian biziko gara!

Horrela ageri da Hernaniko markesina eta txoko ugaritan. Asmo eta borondateak agertzen dituen leloa da bai. Bizi nahia, egungo eredua gainditzeko beharra. Horrekin batera, errealitate alternatibo bat sortzen ari den prozesu baten isla ere bada.

Hastapenetan den herri egitasmoa da Hernani Burujabe. Horrek lurraldea hartu du eraldaketaren helburu eta era berean bide bezala. Objektu eta subjektu. Lurraldegintza berri baterako prozesua, lurralde burujabea eraikitzeko. Baina zer esan nahi du horrek?

Hasteko, eredu kapitalista biozidak eratzen duen eredu ekosoziala gainditzeko borondate kolektiboa formulatu da udalerrian.

Bigarrengo, zerumuga hori diseinatu eta egiteko, lurralde eragile anitzen aliantzak eraikitzen ari dira: udalaren, herritar antolatuen eta sektore ekonomiko burujabeen lotura afektibo eta politikoak. Kontraesanez salbu ez dagoen prozesua da, baina elkarrekintza horretan eragile bakoitza ari da bere tokia eta funtzioa topatzen. Udalak bere egin du baliabideen publifikazioaren misioa, herri planifikazio baten mesedetan jartzeko. Merkatuaren logikatik atera eta bizitzaren mesedetan jartzeko. Era berean, herritarrak eremu askotatik ari dira antolatzen, zertarako eta ahalduntze prozesu horretan sektore burujabeak indartzeko eta prozesuaren norabide estrategikoa hartzeko. Bestalde, lurraldeko eragile ekonomikoak sortzen eta saretzen ari dira, modu demokratikoan lehenetsi diren sektoreetan erantzunak emateko asmoz. Horren isla ageri da elikaduraren sektorean, energian, zaintzan, telekomunikazioetan, tokiko txanponarekin eta bioaniztasunaren eremuetan. Sektorez sektore, egitasmo berean ari dira aktibatzen Hernanin alternatiba sozioekonomiko burujabeak.

Argazkia: berria.eus

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntza edo argibiderik behar?
    Kaixo! 👋
    Laguntzea nahi?