Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Zuk zeuk egin

Askotan ingelesez entzundako hitza: DIY. Baina zergatik dira iraunkorrak brikolajea eta zuk zeuk egindako gauzak?

1. Produktuen eraginkortasuna hobetzen dute.

Eskuz egindako proiektuek produktuen ekoizpen masiboa ezabatzen dute egiten diren heinean. Hau da, konfiantza murrizten da produktuen fabrikazio, bidalketa eta txikizkako salmentan, eta prozesua eraginkorragoa bihurtzen da. Azken bolada honetan, asko entzuten da zein garrantzitsua den kontsumitzen ditugun gauzen transparentzia edo trazabilitatea ezagutzea. Eskuz egindako produktuek laguntzen digute era iraunkorrago batean kontsumitzen eta bizitzen. Eta, gainera, bertakotasuna kontuan hartzen badugu, erabiltzen diren baliabideak eta sortutako karbono isuriak murriztu egiten dira.

2. Erosteko ohiturak aldatzen laguntzen dute.

Zuk zeuk egin behar duzunean gauza edo erreparazio bat, kontsumismoari buruz pentsatzen duzu. Automatikoki denda batera joan eta produktu bat jaso beharrean, pentsatzen hasten zara, nola egin dezaket hori? Materialak bilatzen hasten zara, non-nahi galdetzen nola egin, alternatibak bilatzen. Bestalde, puskatu zaigun zer edo zer konpontzen gaudenean, erosi dugunari buruz pentsatzen dugu, zein kalitatetakoa den, zenbat ordaindu genuen, ondo atera zaigun. Herrialde batzuetan gauzak hain erraz lortzen ez direnean, etxean edo eskura dauden gauzak erabili eta berrerabiltzen dira. Guk geuk egiteak eta puskatutako gauzak konpontzeak berrikuntza eta autoekoizpen zentzua sustatzen dute.

3. Kontsumismoa murrizteko aukera ematen du.

Erostera joan beharrean zerbait sortzeak kontsumitzeko prozesua moteltzen du, eta beharrezkoak ez diren gauzak saihesten laguntzen du. Beraz, produktu bat erosi beharrean, lortu materialak, planifikatu exekuzioa eta joan zerbait sortzera. Normala da hori kontsumismoaren idealen kontra joatea, lan egitera eta benetan nahi duzuna hutsetik egitera behartzen zaituelako. Horrek produktua egiteko behar diren baliabideak, denbora eta lana balioesten laguntzen du. Esperientzia bezala esango dizut nire arropa neuk josten dudanetik, marka iraunkorretako prezioak ikusten ditudanean, ez zaizkit batere garestiak iruditzen; Inditexeko arropen prezioak arrotzak egiten zaizkit, ordea.

4. Bizimodu osasuntsuagoa izaten laguntzen dizute.

Proiektuaren amaieran, pozik eta harro sentituko zara. Zuk zeuk egin duzulako, helburu jakin bat lortu duzulako eta denbora pasa duzulako zeure buruarekin. Eskuz egindako proiektuek ongizatean eragin zuzena dutela frogatuta dago, aldarte baikorra sustatzen baitute eta antsietatea eta depresioa gutxitu.

5. Produktuaren iraupena luza dezake.

Erlazioa sendoagoa izango duzu eskuz egiten dituzun produktuekin erositako produktuekiko baino. Eraikuntza prozesuak memoria positiboa sortzen du zure garunean. Horrek aukera gutxiago ematen du botatzeko, eta hobeto zaintzeko aukera handitu; hala, duen bizitza luzatzen zaio.

Adibide on bat Silento Studio da; haien orrialdean eskuz egindako proiektu berrientzako produktuak lor ditzakezu. Aukera ezin hobea, eskuz egindako produktu bat oparitu edo zure lagunei jarduera berri bat egiteko esperientzia eman nahi diezunerako. Kotoizko hariak eta sokak, artilea, makrameak eta proiektu zehatzetarako materialak lor ditzakezu, besteak beste.

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntza edo argibiderik behar?
    Kaixo! 👋
    Laguntzea nahi?