Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
Kaixo! Sara naiz
Ordena eta KonMari metodoarekiko interesa, zalantzarik gabe, aurretik izan nituen esperientzia eta formakuntzek baldintzatu dute. Horien artean garrantzitsuena Arno Stern-ek Hezkuntza Sortzaile gisa izendatu zuena da, eta horren barruan, jolasaren kontzeptua sakonki ulertzeko duten modua.
Ordenatzea beti izan da jolas bat niretzat, baina ez nintzen hortaz ohartu Hezkuntza Sortzaileko formakuntzan Miguel Castro, Vega Martin eta beste hainbat pertsona ezagutu nituen arte. Ordura arte nire berezitasun, mania edo ohitura gisa ikusten nuen, baina sakonagoa zela konturatzea zirraragarria eta askatzailea izan zen. Urte batzuk geroago, Marie Kondoren Ordenaren magia liburua topatu nuen, eta hori beste barne-iraultza txiki bat izan zen.
Bide horretan, ordenaren jolasa eta babestutako espazioak zein errespetuzko harremanak sortzeko beharra inflexio puntu garrantzitsuak izan dira niretzat. Bidelaguntzen dudan guneetan modelo, alderaketa edo epairik gabeko espazioak sortzen ditut, modu horretan bakarrik adieraz dezakeelako bakoitzak bere benetako nortasuna eta bere garapenean muga guztiak gainditu.
Gehiago jakin nahi duzu?
info@kokorotailerra.com
Nire artikuluak
- Sukaldea ordenatuta izatearen garrantzia eta elikaduran izan dezakeen onura
- Gure haurren gela txukundu eta ordenatzeko aholkuak
- Egin ‘osoji’, urte hasieran etxeko energia berritzeko
- Sortu etxe eta bizitza iraunkorragoa KonMari® metodoaren bidez
- Ordena eta etxeko goxotasuna zaintzeko ohiturak
- Antolatu zure objektu sentimentalak
- Komono kategoria, zer den eta nola antolatu
- Zure dokumentuak antolatzeko aholku eraginkorrak
- Sortu zure ametsetako liburutegia etxean
- Antolatu zure arropa KonMari metodoaren bidez
- Kategorien bidez ordenatu etxea erabat txukun izateko
- Ondasunekin dugun harremana eta eskertzearen garrantzia