Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Egin ‘osoji’, urte hasieran etxeko energia berritzeko

Urtea etxean garbiketa sakon bat eginez hastea oso egokia da bertako energia berritu eta ilusioarekin, gogoarekin eta konfiantzarekin konektatzeko.

Nire ustez, urte amaierako edo urte hasierako garbiketak eguneroko garbiketak ez bezalako energia du. Japonian, garbiketa horri osoji deitzen zaio (garbiketa handia). Ekintza horrekin, japoniarrek, etxea txukuntzeaz gain, urte berriari etxeko ateak irekitzen dizkiotenean, maitasuna, arreta, arintasuna eta freskotasuna transmititzen duen espazio batekin ireki dadila nahi izaten dute.

Hala ere, garrantzitsua da jakitea ordenatzea eta garbitzea bi prozesu erabat desberdinak direla, eta, ondorioz, kudeatzeko modua eta eskaini beharreko denbora ere erabat desberdinak izango dira. Arazoa da askotan sinonimo gisa erabiltzen ditugula bi kontzeptuok.

Inoiz gertatu al zaizu etxea txukuntzen hasi zarenean apalak hautsez beteta zeudela ikusi eta zenuen denbora apurra garbitzen galtzea? Ordena eta garbitasuna nahastu dituzunean, bi prozesuetako bat erabat amaitzea lortu duzu? Ziur nago ezetz, normalean bietako bat erdizka geratzen da, eta lortzen den gauza bakarra estresa eta larritasuna areagotzea da.

ORDENAK ZEURE BURUAREKIN DU ZERIKUSIA

Ordenatzea zera da, zure ondasunak berrikusi eta (aukeraketa egin ondoren) lekuz mugitu edo zeuden tokian birkokatzea. Gogoan izan: zure ondasunak aukeratzeko orduan, baita kokatzeko orduan ere, garrantzitsua da objektuak banan-banan berrikusi eta kategorien arabera lantzea: arropa, liburuak, paperak, komono delakoak (denetarikoak) eta objektu sentimentalak.

Etxean dituzun objektuak ez dira euren borondatez biderkatzen; haien kopurua handitu bada, objektu horiek erosten edo jasotzen joan zarelako da. Agian ez zara erabat kontziente denborarekin pilatu duzun guztiaz, baina erantzukizuna zurea baino ez da.

Desordena nabarmen handitzen da gauza horiek zure etxean leku zehatzik ez dutenean. Zer esanik ez objektu bakoitza erabiltzen amaitzen duzunean bere lekura itzultzeko ohitura barneratuta ez baduzu.

Hori guztia kontuan hartuta, esan liteke ordenatzea zeure buruarekin egin beharreko lanketa bat dela. KonMari® prozesuan zure ondasun guztiak berrikusten eta hautatzen dituzunean, ezinbestean konektatzen zara zeure esentziarekin, zeure balioekin, nortasunarekin, desio eta nahiekin… Emozio eta bizipen horiek guztiek zure gorputza zeharkatzen dute, eta aukera zoragarria dira zeure burua ezagutzeko.

GARBITASUNA NATURARI LOTUTA DAGO

Ordenak norbere buruarekin zerikusia badu, garbitasuna naturarekin edo zure kontroletik harago dagoenarekin lotuta dago. Errazagoa da adibide batekin ulertzea: imajinatu espazio bat ordenatzen duzula eta betiko dagoen bezala uzten duzula. Beste inork ez badu hartan eskurik hartzen, beti ordena bera egongo da. Garbiketaren kasuan, ordea, garbitu eta beste inork ukitu ez arren, naturak eta inguruneak bere bidea egiten jarraituko dute, eta espazioa hautsez eta zikinkeriaz beteko da.

Zikinkeria kudeatzeko modu bakarra maiz garbitzea da. Horri dagokionez, ohiko galdera, zenbatetik garbitu beharko litzateke etxea? Ez dut uste formula edo kopuru magikorik dagoenik. Bakoitzaren beharrak, nortasuna eta egoera nolakoak diren.

Nolanahi ere, nire iritziz, gakoa etxean gustura sentitzeko zer behar duzun galdetzea da. Guztiok gara etxe garbi batean bizitzeak ematen digun poztasuna identifikatzeko gai, ezta? Horretarako astean behin garbituta nahikoa da zuretzat? Bitan? Egunero? Hilean behin?

Etxea KonMari® metodoarekin erabat ordenatzeak urteko garbiketa handia edo eguneroko garbiketa txikiak erraz eta azkar egiten lagunduko dizu. Hilabete honetan, bi prozesuetako bat (ordena edo garbitasuna) egitera gonbidatzen zaitut. Ziur naiz urteari gogotsu aurre egiten lagunduko dizula.

Besarkada bat

Argazkia

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntzea nahi duzu?
    Kaixo! 👋
    Arreta-ordutegia 8:00-16:00 da. Zertan lagundu zaitzakegu?