Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Kaixo! Sara naiz

KonMari aholkulari agiriduna naiz. Ez da batere erraza “nor naiz” galderari erantzutea, baina, definitzen nauen eta denboran mantendu den zerbait badago, inkonformismoa dela esango nuke. Edo, beste era batean esanda (ziur aski askoz glamour handiagoarekin), kuriositate handiko pertsona naiz. Horregatik, nire deriba pertsonala oso aldakorra izan da, eta une bakoitzean nire esentziarekin, barrutik mugiarazten nauenarekin edo nirekin lerrokatuta dagoela sentitzen dudan horretan buru-belarri aritzearen apustua egin dut.

Ordena eta KonMari metodoarekiko interesa, zalantzarik gabe, aurretik izan nituen esperientzia eta formakuntzek baldintzatu dute. Horien artean garrantzitsuena Arno Stern-ek Hezkuntza Sortzaile gisa izendatu zuena da, eta horren barruan, jolasaren kontzeptua sakonki ulertzeko duten modua.

Ordenatzea beti izan da jolas bat niretzat, baina ez nintzen hortaz ohartu Hezkuntza Sortzaileko formakuntzan Miguel Castro, Vega Martin eta beste hainbat pertsona ezagutu nituen arte. Ordura arte nire berezitasun, mania edo ohitura gisa ikusten nuen, baina sakonagoa zela konturatzea zirraragarria eta askatzailea izan zen. Urte batzuk geroago, Marie Kondoren Ordenaren magia liburua topatu nuen, eta hori beste barne-iraultza txiki bat izan zen.

Bide horretan, ordenaren jolasa eta babestutako espazioak zein errespetuzko harremanak sortzeko beharra inflexio puntu garrantzitsuak izan dira niretzat. Bidelaguntzen dudan guneetan modelo, alderaketa edo epairik gabeko espazioak sortzen ditut, modu horretan bakarrik adieraz dezakeelako bakoitzak bere benetako nortasuna eta bere garapenean muga guztiak gainditu.

Gehiago jakin nahi duzu?

http://www.kokorotailerra.com

info@kokorotailerra.com

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntza edo argibiderik behar?
    Kaixo! 👋
    Laguntzea nahi?