Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Klima larrialdia saihesteko ideia batzuk

Klima krisi batean gaude. Baina egia da ez zaigula arrotza egiten, denok laguntzen diogu klima aldaketari, nahita izan eta ez izan. Eta, krisi hori norbanakoek bakarrik konpondu ezin duten arren, gobernuek eta enpresek ez dute aurrera egingo populazio aktibatu, informatu eta konprometitu bat egon ezean. Horregatik, zerrenda bat osatu dut zer egin ditzakezun erakusteko.

Inertziak gainditzeko modurik onena ekintza baita.

 

 1-Erabilera bakarreko elementuak deuseztatu

-Eraman zurekin beti zure botila berrerabilgarria, bidaia katilua, tresna berrerabilgarriak, eta abar.

-Eraman zure poltsa erosketara: zerealak, barazkiak edo frutak erosteko.

-Erosi soltean zure auzoko denda txikietan.

-Irakurri gehiago erosketa iraunkorrari buruz.

-Ikasi garbiketa naturala egiten zure etxean. Ez duzu garbitzaile eta tresna kopuru handirik behar. Askotan limoia, ozpina eta bikarbonatoa izan daitezke zure aliaturik hoberenak.

-Baztertu erabilera bakarreko mukizapiak.

 

2-Murriztu zure zaborra

-Harpidetu faktura digitalean.

-Ez inprimatu erosketa ordainagiriak.

-Konpostatu (zuk zeuk baratzean edo bosgarren edukiontzian)

-Birziklapena azken irtenbidea ez den arren, daukagun tresna bat da. Birziklatu ahal duzun guztia.

-Erabili lehendik duzuna eta gero berrerabili.

-Apurtuta badago, saiatu konpontzen ordeztu aurretik.

 

3- Kontsumitu gutxiago

-Gutxitan behar dituzun elementuak maileguan hartu erosi beharrean.

– Ezin baduzu mailegatu, alokatu dezakezu, horrela erosten saihestuko duzu.

-Erosi bigarren eskukoa.

-Kontsumo etikoa sustatu. Industria bakoitzak bere arazoa du, txokolatearen industrian adibidez lan gehiegikeria topatzen dugu. Kontsumitzaile etiko batek produktu baten eragin sozial, ingurumeneko eta ekonomikoa kontuan hartu nahi du.

 

4- Saiatu murrizten zure garraiobideen eragina edo inpaktua

-Ibili oinez eta bizikletaz edo erabili garraio publikoa ahal duzun guztietan.

-Konbinatu enkarguak eta bidaiak errepidean edo autoan egon behar duzun maiztasuna murrizteko.

-Gidatu adimentsuago, adibidez pneumatikoak beteta daudela ziurtatuz edo olioa aldizka aldatuz.

-Auto berri bat erosi behar baduzu, egin ezazu apustua: kontsumo txikiko autoa edo hibridoak hobe.

 

5- Egin klima larrialdiaren aldeko dieta

-Saihestu animalia produktu guztiak. Zure ingurumen aztarna murrizteko modurik eraginkorrenetako bat da.

-Lagundu elikagaiak hazteko praktika birsortzaileak erabiltzen dituzten nekazariei.

-Egosi loteetan, egosteko denbora murrizteko.

-Ez bota sobratutako janaria. Erne ibili janari xahuketarekin: izoztu ezazu hurrengorako, planifikatu menuak eta aprobetxatu soberakinak sukaldean.

 

6- Kontserbatu ura

-Ez bete bainuontzia. Hartu dutxa laburrak.

-Egiaztatu etxeko iturrietan ez dagoela isuririk.

-Erabili ur kontsumo txikiko txorrotak eta garbigailuak.

-Erabili garbigailua gutxieneko ur karga batekin, eta beti arropaz beteta.

-Lorategia baduzu, bildu euri ura landareak ureztatzeko. Uraren kontsumoa zaintzen lagunduko duzu, eta, gainera, zure landareei askoz gehiago gustatzen zaie euri ura.

 

7-Aurreztu energia

-Berogailua piztu aurretik, erabili arropa berotzeko.

-Aldatu LED bonbillara.

-Aukeratu energia berriztagarriak, Euskal Herrian Goiener, Enargia eta horrelako kooperatibak dituzu zure etxeko elektrizitatea kontratatzeko.

-Isolatu zure etxea tenperaturari gehiago eusteko.

-Aukeratu energia eraginkortasunaren ziurtagiria duten etxetresna elektrikoak.

-Itzali edo deskonektatu etxetresna elektrikoak erabiltzen ez dituzunean.

-Aukeratu bateria kargagarriak.

-Ikertu eraikin berdea etxebizitza berritzeko edo eraikitzeko prozesuan bazaude.

 

8- Pixka bat haratago joan nahi baduzu:

 -Hazi janaria, ez belarra.

-Konposta itzazu zure hondakinak.

-Partekatu zure ezagutza eta ekintzak besteekin.

-Bozkatu. Hauteskunde guztiak klimaren alde egiteko hauteskundeak direlako.

 

Argazkia

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen