Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Kontratatzen ari gara: Harreragilea

Pasaia

Azken eguneraketa: 2024-04-25

Harreragilea (Host/Hostess) gisa arituko den pertsona baten bila gabiltza gure lan-taldera batzeko.

Casa Cámara jatetxea, Pasai Donibaneko portuan dago. 1884an sortu zen, belaunaldiz belaunaldi igaro da, eta gaur egun bere esentzia klasikoari eusten dio. Sukaldaritza euskal errezeta-liburu tradizionalean oinarritzen da, itsasoko jakiekin, zerbitzu arina eta protokoloarekin.

Talde-lanerako, beharrak eta arazoak atzemateko, erabakiak hartzeko eta ekimena izateko gaitasuna duen pertsona behar dugu.
Jangelaburua edo jangelaburu ordea ez dagoenean, jangelako taldeari lagunduko dio eta, jangelaburuarekin edo jangelaburu ordearekin batera, zerbitzua eta taldea planifikatu, zuzendu eta kudeatzeaz arduratuko da.

Eginkizun nagusiak:
. Erreserben kudeaketa
. Bezero-arreta
. Fakturazioa
. Eskariak
. Komunikazioa

Helburuak:
. Erreserbak kudeatzeko, bezeroarentzako arretarako eta komunikaziorako baldintzak betetzea.
. Hobetzeko proiektuak eta proposamenak egitea.

Ezinbesteko baldintzak:
. Hizkuntza: euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa.
. Sektorea, sukaldea eta jangela ezagutzea.
. Ostalaritzarekiko grina eta gure jatetxean lan egiteko gogoa.
. Adeitasuna, edukazioa bezero, hornitzaile eta lantaldeekin.
. Erantzukizuna.

Lan baldintzak:
. Lanaldi osoko kontratu mugagabea.
. Ordutegia: asteartetik igandera
. 9 hilabetez, behe-denboraldia: 6 bazkari-zerbitzua (asteartetik igandera) eta 2 afari-zerbitzu (ostirala eta larunbata).
. 3 hilabetez, goi-denboraldia: 6 bazkari-zerbitzua (asteartetik igandera) eta 5 afari-zerbitzu (asteartetik larunbatera).
. 45 opor-egun urtean.
. Soldata urtean: 20.000€ – 25.000€

Bidali CVa: info@casacamara.com
Kontsultatu gainerako baldintzak: +34 628 660 100

CV bidaltzeko helbide elektronikoa: info@casacamara.com

  • Enpresa: Casa Cámara jatetxea
  • Sektorea: Ostalaritza
  • Lanpostua: Harreragilea
  • Kontratu mota: Lanaldi osoa
Telefonoz deitu WhatsApp mezua





    Partekatu:

    Hauek ere interesgarriak izan daitezke

    Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


      Txata ireki
      💬 Laguntza edo argibiderik behar?
      Kaixo! 👋
      Laguntzea nahi?