Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
Kaixo! Sara naiz
Ordena eta KonMari metodoarekiko interesa, zalantzarik gabe, aurretik izan nituen esperientzia eta formakuntzek baldintzatu dute. Horien artean garrantzitsuena Arno Stern-ek Hezkuntza Sortzaile gisa izendatu zuena da, eta horren barruan, jolasaren kontzeptua sakonki ulertzeko duten modua.
Ordenatzea beti izan da jolas bat niretzat, baina ez nintzen hortaz ohartu Hezkuntza Sortzaileko formakuntzan Miguel Castro, Vega Martin eta beste hainbat pertsona ezagutu nituen arte. Ordura arte nire berezitasun, mania edo ohitura gisa ikusten nuen, baina sakonagoa zela konturatzea zirraragarria eta askatzailea izan zen. Urte batzuk geroago, Marie Kondoren Ordenaren magia liburua topatu nuen, eta hori beste barne-iraultza txiki bat izan zen.
Bide horretan, ordenaren jolasa eta babestutako espazioak zein errespetuzko harremanak sortzeko beharra inflexio puntu garrantzitsuak izan dira niretzat. Bidelaguntzen dudan guneetan modelo, alderaketa edo epairik gabeko espazioak sortzen ditut, modu horretan bakarrik adieraz dezakeelako bakoitzak bere benetako nortasuna eta bere garapenean muga guztiak gainditu.
Gehiago jakin nahi duzu?
info@kokorotailerra.com
Nire artikuluak
- KonMari metodoa bizitzako etapak ixteko lagungarri
- Eguna ongi hasteko ohea egiteak duen garrantzia
- Erabili koloreak etxeko ordenaren eta ongizatearen alde
- Pasatutako urtea balioan jarri eta datorrenari gogotsu heltzeko aholkuak
- ‘Black friday’ eguna kudeatzeko KonMari® aholkuak
- Sasoi aldaketetan baliagarriak izango zaizkizun lau ordenatzeko ohitura
- Ekidin denbora-lapurrak eta lortu bakea etxean
- Logela atsegina eta ordenatua edukitzeko bost aholku
- Bidaien aurretik eta ondoren etxea txukun edukitzeko ohiturak
- Hemen dugu udazkena, armairu aldaketa egiteko une bikaina
- Egokitu etxeko ordena zure maskoten eta etxeko guztien ongizaterako
- Antolatu zure material digitala KonMari® metodoaren bidez