Azken boladan askotan entzuten ditugun hitzak, bainan, zein da desberdintasuna?
Egia da kontzeptu guztiz desberdinak direla. Erraz esanda, “zero zabor” kontzeptu oso zabala eta abstraktua da, eta birziklapena material ezberdinekin egiten den prozedura konkretu bat da.
“Zero zabor” zaborra guztiz ezabatzearen ideia da, ez birziklapenean egiten den bezala kudeatzearena. Lehenik eta behin, zaborra saihesteko filosofia eta bizimodua da, eta zaborrarekin dugun arazoaren errora joateko helburua du. Hori ezinbesteko urratsa da gure gizarteak ekonomia zirkularra garatu nahi badu. Bestalde, birziklapenak luzatu egiten du zaborra kontsideratuta dauden gauzak eta botatzeko dauden materialen bizitza erabilgarria.
Zero zabor mugimenduari dagokionez, galdetuko zara, nola da posible zaborrik ez sortzea?
Horretarako, lehendabiziko urratsa da erabilera bakarreko material eta gauza guztiak saihestea. Beste gainontzeko gauzak luze irauteko pentsatuta daude; hau da, berrerabiltzeko, konpondu eta/edo birziklatzeko diseinatutako materialekin ordezkatuz egiten dira. Material horien adibide batzuk hauek dira: egurra, beira eta altzairu herdoilgaitza.
Azken urte hauetan, zero zabor mugimendua oso modan egon bada ere, ez da kontzeptu berria. Izan ere, 1970eko hamarkadan Zero Waste Systems Inc izeneko Paul Palmer doktoreak sortutako enpresa batetik dator terminoa. Geroztik, zabaldu egin da, eta Nazioarteko Zero Zabor Aliantzak oso ondo laburbiltzen du zer den:
“Zero zabor” helburu etikoa, ekonomikoa, eraginkorra eta ikusgarria da. Bere erronketan dago jendeak bere bizimodua eta kontsumitzeko era aldatzea ziklo naturalak eta iraunkorrak imitatzeko praktikekin, naturak egiten duen bezala, non material guztiak baliabide bihurtzeko eta berrerabilgarriak izateko diseinatuta dauden.
Horrek esan nahi du produktuak eta prozesuak diseinatzen eta kudeatzen direla hondakinak eta toxikoak ezabatzeko; hau da, baliabideak kontserbatzeko eta ez erretzeko. “Zero zabor” sistemak ezartzen baditugu gure gizartean, animalien, landareen eta gizakien osasunerako hain mehatxagarriak diren eta itsasora eta airera isurtzen diren zabor guztiak ezabatuko ditugu.
Dena den, termino horiek korapilatsuak iruditzen bazaizkizu, jakin badirela zure bizimoduan egin ditzakezun aldaketa oso sinpleak eta iraunkorrak, lagunduko dizutenak zero zabor bizimodu bat praktikatzeko.
Ideia batzuk izan daitezke:
1-Plastikozko tresnak aldatzea eta egurrezko, beirazko, buztinazko edo metalezko tresnak izatea.
2-Zerbait erostera zoazenean, begiratu zerekin egina dagoen eta posible ote den material iraunkorragoa edo birziklagarriago duena eskuratzea.
3- Egunerokoan erabiltzen dituzun elikagai eta gauzetarako ontziratu gabeko aukerak erabiltzea. Adibidez, zure poltsa edo ontziekin joan zaitezke dendetara.
4- Iturriko ura kontsumitzea eta betirako ezabatzea plastikozko ur botila.
5- Konpostagarriak diren materialak ikertzea, eta horiek hobestea zerbait erosteko orduan (ez bakarrik poltsak edo janari ontziak, begiratu arropetan ere).
6- Bigarren eskuko aukerak lehenestea edozein gauza erosteko orduan.
Gaur egun, baliabide asko daude bizitza osasungarriagoa izaten laguntzeko eta hondakin gutxiago sortzeko.