Erabakia hartua baduzu eta etxe iraunkor baten harmonian bizi nahi baduzu, ziur aski hasia zara hondakinak etxean murrizten hasteko lehen urratsak egiten.
Artikulu honetan, komuneko eremuan sakonduko dugu; beraz, hemen partekatzen ditudan aholku batzuei jarraituz, aukera duzu zure bainugela zero zabor bilakatzeko.
Hasteko, ikus dezagun zer gertatzen den gure komunean, eta zer egin dezakegun horri buruz, hiru irizpide soil betez:
1. Txukundu komuna eta oparitu azkenaldian erabili ez duzun guztia.
Kremak, makillajea eta higiene produktuak pilaka topatzen dituzu armairua irekitzen duzunean; ziur asko, bertan dagoen erdia ere ez duzu erabiltzen jakingo. Baliteke mila koloretako ezpainetakoak “badaezpada” erosi izana, baina azkenean, gehien gustatzen zaizuna erabiltzen duzu beti, eta gainerakoak armairua apaintzen baino ez daude. Zer iruditzen zure lagunik onenari oparitzen badiozu erabiltzen ez duzun ezpainetako bat? Gozatu prozesu honekin, eta libratu erabiltzen ez duzuna beldurrik gabe; oso ondo sentituko zara gero!
2. Saihestu plastikorekin ontziratutako produktu guztiak.
Gero eta denda gehiagok, fisikoak nahiz online daudenak, produktu naturalak ontzi ekologikoetan eskaintzen dituzte; hau da, beira edo ontziratu gabeko kosmetika eta higieneko produktuak. Plastikoak murriztea guztion eginbeharra da, eta komunean plastikozko ontzi gehiago topatuko ditugu; beraz, leku egokia da presentzia ahalik eta gehiena gutxitzen hasteko.
3. Saihestu erabilera bakarrekoa den guztia: makillajea kentzeko paper zapiak, belarrietako kotoi-zotzak, erabili bakarreko eskuoihalak, konpresak, tanpoiak…
Sukaldean plastikozko eta erabilera bakarreko ontziak saihesten ditugun modu berean, hori ere gure komunean aplikatu behar dugu. Egin pixkanaka, zure erritmoan; garrantzitsuena da pauso bakoitzarekin gozatzea eta benetan duen garrantziaz jabetzea, baina zeure burua sobera kargatu gabe.
Eta, irizpide erraz horiek ulertuta, goazen gomendio praktikoetan murgiltzera. Egin ditzakezun aldaketak horiek zure komuna gune zoriontsu bihurtuko dute:
1-Erabili xaboi solidoa eskuak, aurpegia eta gorputza garbitzeko. Naturala, almendra, arrosa xaboia… Gehien gustatzen zaizuna, baina beti solidoa, eta hobe plastikoan ontziratuta ez badago. Agian ez zenekien hori, baina probatu al dituzu xanpu solidoak? Hori egiteko momentu aproposa da! Gipuzkoako xanpu solidoen Banbu marka ezagutu behar duzu.
2-Joan kosmetiko solidoetara. Marka asko kosmetiko solidoen aldeko apustua egiten ari dira, aurpegiko kremak, desodoranteak, ile leuntzaileak….
3-Inbertitu makillajea kentzeko zapietan. Oihal berrerabilgarriak garestigoak direla eman arren makillatzeko kotoizko diskoak baino askoz ere iraunkorragoak dira. Gainera inbertsio txikia azkar berreskuratuko duzu; izan ere, erabili eta botatzeko zapiak, itxuraz merkeagoak diren arren, etengabe erosi beharko dituzu, aipatu gabe egunero sortzen duten kutsadura izugarria. Kool Studion berrerabilgarriak eta ekologikoak diren oihalak topatuko dituzu.
4-Emakumea bazara, aldatu zaitez hilekoaren kopara, hilekoaren kuleroetara edo oihalezko konpresetara. Hilekoaren kopa oso erosoa eta higienikoa da. Nahiago badituzu beste aukera batzuk, hilekoaren kuleroak eta oihalezko konpresak ere oso erosoak dira. Hori bai, eskuz garbitu edo ur hotzetan garbitu behar dira. Bestalde, zapitxoak bezala dira: inbertsioa eginda, ez duzu hilero erosi beharko, eta, gainera, ez duzu zaborrik sortuko.
5-Erabili banbu hortzetako eskuila. Banbu egurrarekin egina dago plastikoarekin beharrean. Oso polita da, zure bainugelan itxura askoz hobea izango du, eta, hilabete batzuen ondoren bota behar duzunean, eskuila mozten da errefusara botatzeko eta beste gainontzekoa (kirtena) konpostara.
6-Dutxatu bainatu beharrean. Inork ez du esaten ezin duzula bainu beroaz gozatu, eta noizean behin erlaxatu, baina ohikoa dutxa bat izatea askoz ere ekologikoagoa da.
7-Erabili hortzetako pasta solidoa edo beiran ontziratua. Hortzetako pasta eraginkor eta original ugari daude! Harrituta geratuko zara zure hurbileko ekodendan edo Interneten topatzen baduzu. Pasta solidoa, hautsa… Era guztietako zapore eta funtzioekin.
Beti esaten dizudan moduan, jaso aholku hauek, eta joan zaitez eraldatzen gutxinaka, zuk sentitzen duzun moduan. Uneoro gehien konektatzen zaituen urratsa eginez, beti bizitza polita gozatuz eta poliki (politki) era berean.
Hondakinik gabeko etxeko urrats bakoitza hondakinik gabeko planetaranzko urrats bat da.
Ausartzen zara?