Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Xaboi naturala sendabide

Eskuz egindako xaboiak ospe handia lortu du azken urteotan. Xaboi industrialak ez bezala, eskuz egindako xaboia osagai naturalekin eta kimiko kaltegarririk gabe egina dago. Xaboi mota hori leunagoa eta atseginagoa da larruazalarekin, eta azaleko hainbat arazo tratatzen lagundu dezake, hala nola lehortasuna, narriadura eta alergiak.

Hala ere, eskuz egindako xaboiaren erabilerarekin lotutako usteak argitu behar dira. Lehenik eta behin, xaboi industrialak baino garestiagoa izan daitekeela pentsa liteke, baina luzera begira merkeago ateratzen da, frasko batean dagoen xaboiarekin alderatuta, xaboi solidoek denbora luzeagoa irauten baitute. Gainera, eskuz egindako xaboiak xaboi industrialek baino bizitza erabilgarri laburragoa dute, propietate naturalez eginak baitaude, hortik uler daiteke produktuaren balioa. Hori gertatzen da kontserbatzailerik ez duelako eta beraz azkarrago degradatzen delako. Horrela, premiei begira erabiltzen da xaboia, dutxan eta arraskan potoak pilatu gabe. Behar denean, hasi eta bukatu, kontsumo neurtu bat eginez.

Eskuz egindako xaboiarekin lotutako beste berezitasun bat produktuen barietatea da. Merkatuan ohiko xaboi mota asko dauden arren, ez da beti erraz aurkitzen norbere premia jakinetara egokitzen dena. Xaboi naturalen kasuan, larruazal mota bakoitzerako pentsatu eta prestatuak izaten dira. Horrela errazagoa da norberari egokiena datorkiona zein den erabakitzea. Ez dago larruazala ezagutu beste zailtasunik. Eta aitortu beharreko egia bat da produktu honetan interesa duenak bere gorputzeko larruazala ezagutzen duela.

Eskuz egindako xaboiak ongintza asko ditu, eta oso eraginkorra izan daiteke larruazaleko hainbat arazo tratatzeko. Ez dago kimikoen beharrik. Olio eta sendabelarren konbinazioa sosa kaustikoarekin nahastuta sendabide da gorputzerako. Maiz, azaleko arazoentzat, berehalako konponbidea bilatu nahi izaten da. Zaila da, ordea, krema egoki bat aurkitzea, propietate baino kimiko gehiago izaten dituztelako. Azkenerako, farmakoak eta kortikoideak erabiltzen amaitzen du jendeak. Ulertu behar da larruazala gorputzeko beste zatiek bezala zaindu egin behar dela eta prozesu desberdinetatik pasatzen dela. Horregatik da xaboi naturala sendabide, garbitzeaz gain larruazalari behar duen hidratazioa ematen diolako.

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntza edo argibiderik behar?
    Kaixo! 👋
    Laguntzea nahi?