Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Txikiak handiari begiratzen dionekoa

Handia izan ohi da erreferente, ezagun eta ohitura. Ez beti, ordea, gertuko. Handia izate horretan txikia galtzen baita. Txiki-handi arteko kontzeptutik harago muga bat dago, norberak jarria, gizarteak errotua edota imajinatua: zer izan garen, zer garen eta zer izan nahi dugun. Noizbait horrek guztiak geure baitan zer pentsatua sortu du. Kosmetika hitzaz pentsatzean, geure baitan erreferenteen logo, irudi eta koloreak datozkigu burura. Baita esloganak ere. Zer esanik ez usain eta koloreen erakargarritasunaz. Edertasunarekin lot daiteke kosmetikaren mundua. Mundu idealizatu eta beharbada ez hain ederra.

Ederregi margotu daiteke benetan hain ederra ez dena. Ilusioaren magiaz itsututa kontsumorako erabaki azkarra. Geure buruan gordeta geratzen da iragarki baten bizkortasunean saldu diguten irudia.

Irudi horrek garrantzia du, eta onaren eta txarraren arteko eztabaidatik harago erdira ekarri behar dugu garrantzizkoa dena. Zertarako?

Hainbat erantzun datozkigu burura, baina guztiek dute berezitasun bera: ezagun izatea. Eta hori da telebistan, sare sozialetan edota gure inguruan bilatu/aurkitu nahi duguna. Izan kontzienteki edo inkontzienteki. Gehiengoak duen kontsumo ohiturak bultzatuta, ezagun izatearen gaitz sendaezin horrek kutsatuta.

Sendaezina da, etengabeko influentzia baten menpe gaudelako. Beharrei baino gehiago gogo edo desirei erreparatzen diegulako. Eta bai, erreparatzen diegu, nahigabeko kriskitin batean bada ere. Eta berriro ere galdera bera, zertarako?

Noizbait galdera horiek guztiak buruan ibili zituen amak. Izpiliku Kosmetika behar pertsonal batzuei tiraka sortu zen. Tiraka baino gehiago etengabeko bilaketa prozesu batean, emaitzak lortuz. Eta bai lortu du, eta dugu, eta dizuegu, nahi izanez gero, noski. Ez gara handi, ez gara konparazioetan sartuta hain ezagun. Baino gure xaboiak zertarako diren garrantzitsu galdetuta, garbigarri izateaz gain sendagarri dira, baita kontsumo eredu ere. Plastikorik gabe ekoitziak dira, biodegradagarriak, baita bertako kontsumoaren aldeko aukera ere.

Handiak txikiari ere begiratu beharko lioke. Baina susmoa dut eta dugu handi izate horretan txikiaren zantzua ere galtzen dela.

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntza edo argibiderik behar?
    Kaixo! 👋
    Laguntzea nahi?