Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Tokia egin tokikoari

Tokiko kontsumoa gorantz doa azken urteotan; teorian, behintzat. Urruneko produktuak inportatu beharrean, tokiko ekonomiari laguntzen zaio, karbono aztarna murrizten da eta gertuko kalitate handiko produktuak lortu.

Tokiko kontsumoaren aurkikuntzarik handienetako bat ekonomia lokalean izandako eragin onuragarria da. Tokian tokiko merkatarien produktuak aukeratzean, dirua komunitatean geratzea ziurtatzen da, eta hazkundea eta enpleguaren sorrera bultzatzen dira. Hori bereziki garrantzitsua da landa komunitateetan eta komunitate txikietan, sarritan tokiko laguntzaren mende egoten baitira aurrera egiteko. Esaterako, gure xaboiak Orendainen ekoizten dira, berrehun biztanle inguru dituen herrian. Eta gure xaboiak, oraingoz, behintzat, Euskal Herrian zabaldu ditugu. Ez da propietateak galtzen dituen produktua, eta azkar iraungitzen dena, baina oraingoz inguru hurbil batean izan dugu eragina.

Etxetik gertu landatzen ditugu lehengai diren landareak. Olioen kasuan, inguruko denda txikiei erosten ahalegintzen gara, baita eztia eta propolia ere. Askotan pentsatzen dugu produktu bat ekologikoa izateak guztia on bihurtzen duela, eta ez da hala. Batzuetan bidean galtzen baita ekologiko izatearen zentzua. Inportatutako produktuak ez du justifikatzen “bio” etiketapean kontsumituko den produktua.

Bertakoaren aldeko apustua egin genuen, eta harreman zuzena ezar daiteke tokiko ekoizleekin. Horrek aukera ematen du ekoizpen metodoei eta produktuen kalitateari buruzko ezagutza handiagoa izateko.

Gainera, tokian-tokian kontsumitzea iraunkorragoa eta ingurumenerako atseginagoa izan daiteke. Horrek ere ekoizpen iraunkorragoa bermatzen du, kimikoen erabileratik aske.

Teorian geure burua gehiengo batek “ekologiko” izendatu ohi dugu. Praktikan merkeena edo errazena kontsumitzen badugu ere. Inportatutako produktuak baino zailago gerta liteke bertakoak aurkitzea. Horrek zer esana ematen du, merkatuak gertuko produktuz betea egon beharko bailuke, gehienbat. Tokian-tokian kontsumitzea bera da erronka. Izan ere, merkatu zabal bat badago ere, tokia egin beharko bailitzaioke tokikoari.

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntza edo argibiderik behar?
    Kaixo! 👋
    Laguntzea nahi?