Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Sukaldeko erosketa: bertakoa eta iraunkorra

 Eguneroko kontsumoa alderdirik erabakigarrienetako bat da bizimodu iraunkorrerako prozesuan.

Gaur oinarrizko irizpide batzuk partekatu nahi ditut zurekin, asteroko erosketa bertakoa eta iraunkorra izateko:

 
 

1. Begiratu garaia eta zer dagoen garaikoa

Sasoiko produktuak egokienak dira gure gorputzerako. Ez da alferrikoa elikagai batzuk aldi batean haztea eta beste batzuk beste batean! Udan tomatea kontsumituta, eguzkitik eta bero izpiei esker barazki horrek garatzen dituen elikagai guztiak emango dizkizu. Neguan, ordea, ganbera artifizialetan heldutako tomateak ez dira gauza bera. Gainera, urtaro bakoitzeko jakien usainaz eta zaporeaz gozatzeak ama lurrarekin lotzen gaitu, eta gure sistema immunologikoa indartzen du.

 
 

2. Ezagutu auzoko edo herriko denda txikiak eta tokiko negozioak.

Begira iezaiezu auzoko denda txikiei eta tokiko negozioei; ziur asko, eskaintzen dituzten produktuak tokian bertan ekoitziak dira, inguruko familiek eta nekazariek. Beraz, denda horietan erosiz, tokikoaren eta ekonomia iraunkorraren alde egiten duzu, eta horrek ongizate soziala areagotzen du.
 
 

3. Antolatu menua sasoiko produktuak kontuan hartuta.

Sasoiko jakiak eta produktuak kontuan hartzen ikasten baduzu, planifika dezakezu zure menua, eta deskubritu agian ezagutzen ez zenituen plater ugari.
 
 

4. Egin erosketa zerrenda.

Txorakeria dirudi, baina plastikozko ontzi koloretsuek benetan eraman zaitzakete nahi eta behar ez dituzun produktuak erostera. Egin zeure erosketa zerrenda eta eutsi erabakiari; horrek ez du esan nahi kapritxorik ezin duzunik sartu! Baina gogoratu gakoa zeuk erabakitzea dela, ez marketinak edo publizitateak.

 
 

5. Prestatu oihalezko poltsak eta ontziak dendara eramateko.

Gomendio batzuk emango dizkizut, baina, lehenik eta behin, plastikorik gabeko “erosketa tresneria” batu beharko duzu. Hau da: oihalezko poltsa handi pare bat, oihalezko poltsa txiki dezente eta kristalezko potoak lehorrak ez dauden gauzak erosteko. Plastikozko tuperrak ere lagungarriak dira arrandegira eta urdaitegira joateko.

Jarri zure erosketa tresneria sarrerako atearen ondoan, erraz ikusteko moduan; hartara, ez zara iritsiko dendara esku hutsik, dena plastikozko poltsetan sartu beharrean. Bestalde, egokia da erosketen zerrenda idazteko koadernoa leku jakinean gordetzea, eta, poltsen ondoan jartzen baduzu, erosketak egitera zoazen bakoitzean ikusiko dituzu, eta ez dituzu ahaztuko.
 
 

6. Goserik gabe joan erosketak egitera, eta saihestu zerrendatik kanpo dauden gauzak erostea.

Ez joan erosketetara izugarrizko gosearekin, eta are gutxiago aurretik erosketa zerrenda egin gabe! Erosketak sabel betean joanda, buruarekin erosiko duzu, eta ez gogoaren bultzadarekin. Aurretik prestatu duzun erosketa zerrenda eta sabel betea dira gehiegizko kontsumismoaren tranpetan erortzeko armarik onenak.
 
 

7. Saihestu 3×2 mega eskaintzak.

Dirudienez, eskaintza itzel hauek prezio apalagoa adierazten digute. Baina, askotan, begiratzen badiozu, trikimailu bat izateaz gain, etika falta ere izan daiteke prezio apalegiak lortzea. Atzean ustiatzen ari diren pertsonak edo sektoreak egon daitezke, edo behar baino askoz ere kutsadura handiagoa eragiten dituzten superprodukzioak ezkutatzen dira. Gainera, 3×2 eskaintza mota hori janari xahuketa sustatzen duen akzio bat izaten da.
 
 

8. Areagotu hilez hil ontziratu gabekoen erosketa.

Lekaleak, arroza, pasta, irinak… Etengabe kontsumitzen diren elikagaiak dira; beti eskertuko dugu despentsan edukitzea. Handitu apurka-apurka, soltean erositako janari mota horren hileko erosketa zure oihalezko poltsetan edo ontzietan. Gauza bera egin dezakezu auzoko frutategiko frutekin eta barazkiekin, fruitu lehorrekin eta abar.
 
 

9. Erosi azukre eta produktu prozesatu gutxiago, eta egin apustu bertako nekazaritza ekologikoaren alde.

Astero erosketa lokal eta iraunkor bati buruz hitz egiten badugu, ezin dut aipatu produktu prozesatuek eta azukreak ingurumenean eragiten duten kaltea. Izan ere, gehienak plastikoetan ontziratuta daude, eta produkzio prozesuak masiboak eta erabatekoak dira, iraunkortasunarekin zerikusirik ez dutenak. Bestalde “goxoki” horiek gertutik aztertzen baditugu, konturatuko gara gure lurretatik urruti ekoizten direla.
 
 
Egin tokiko nekazaritza ekologikoaren alde. Zure osasunaren alde egingo duzu, hala, eta tokiko ekonomiaren alde egiten ariko zara. Saia zaitez zeure burua eta planeta bera ere zaintzen.
 
 
 
Argazkia
 

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntza edo argibiderik behar?
    Kaixo! 👋
    Laguntzea nahi?