Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Sukalde iraunkorra eta osasungarria

Sukaldea etxeko bihotza da. Horregatik, nolako sukaldea duzun zure gainontzeko etxean islatzen da. Sukaldean produktu toxiko asko topa ditzakegu; horregatik, lekurik aproposena da zure etxea leku iraunkorragoa eta osasungarriagoa bilakatzen hasteko. Gaurko artikuluan, zure sukaldea leku iraunkor eta osasungarri izateko aldaketa errazak kontatuko dizkizut.

Lehenik eta behin, maiz erabiltzen dituzun produktuak eta horien osagaiak aztertzea. Hobe da osagaiak era naturalean lortzen dituzten markak aukeratzea. Baina garrantzitsua da azpimarratzea ez dela kontu korapilatsua; hau da, etxebizitza iraunkor bat material iraunkor, sinple eta naturaletan oinarritzen da.

Zein produktu dira toxikoenak sukalde batean?

Dagoeneko jakingo duzunez, plastikoa. Gai horren ironikoena da sukaldeetan hori erabiltzen dela gehienbat. Platerak, edalontziak, elikagaiak gordetzeko ontziak, janaria prestatzeko tresnak… Asko plastikoz eginda daude. Bestalde, erabilera bakarreko mahai tresnak topatzen ditugu. Horiek plastikoz eginak dira; merkeak dira, eta gero eta gehiago erabili ohi dira etxeetan, ez bakarrik janari lasterreko lekuetan. Dakigunez, erabilera bakarreko mahai tresnak oso kaltegarriak dira, ez baitute tenperatura handirik jasaten, berotzean urtu egiten baitira. Horrez gain, plastikoa sortzeko prozesuan, osagai eta material toxiko asko sartzen dira, irensteko desegokiak eta osasunerako kaltegarriak direnak. Esan bezala, erabili eta botatzekoak izanda, zabor gehiago sortzen dugu.

Orduan, zein da kozinatzeko materialik seguruena?

Zalantzarik gabe, sukaldaritzarako material iraunkorrik onena altzairu herdoilgaitza, beira eta burdinazko tresnak dira. Bestalde, gozogintzari dagokionez, beira eta gres materialak onenak dira. Oso onak dira kozinatzeko, eta ez duzu kezkatu behar berotzen direnean janariari material kaltegarririk pasatuko diotela.

Aukera horietaz gain, zeure garbigarriak sor ditzakezu; horrela, etxean onartzen dituzun materialak kontrolatuko dituzu. Ozpin zuria oso ona da zikinkeria kentzeko, nahiz eta ez izan oso ona desinfektatzeko. Azido zitrikoak birusak eta bakteriak hiltzeko balio du. Osagai naturalak dituzten detergenteak egiteko, errezeta ugari aurki ditzakezu. Etxeko toxinak murrizteko eta airearen kalitatea hobetzeko modurik eraginkorrenetako bat da. Iragarki Laburrak webguneko blog post honetan, informazio gehiago duzu garbiketa naturalari buruz.

Plastiko asko topatzen ditugu garbitzeko erabiltzen ditugun tresnetan. Plastikoak ezabatzeko beste aukera bat eskuila konpostagarriak dira. Hortzetako eskuilak, sukaldeko eskuilak eta garbiketa eskuilak zurezkoekin ordezka ditzakezu, eta, gehiago erabili ezin dituzunean, zabortegira joan beharrean konpostara joan daitezke.

Trapuak eta zapiak erabiltzeko orduan, onena da zaharrak geratu zaizkigun elastikoak erabiltzea. Horiek oso ondo bilaka daitezke trapu edo zapi. Bestalde, xurgatzeko onak diren baieta antzekoak topa ditzakezu ekodendetan, kotoi eta zelulosarekin eginda daudenak. Zelulosazkoek, bere bizitza amaitu denean, erraz konposta daitezke.

Hona hemen zure sukaldea osasungarriagoa bihurtzeko egin ditzakezun berehalako aldaketa batzuk, non eroso senti zaitezkeen zure eta zure familiaren osasunari kalte egiten ez diozula jakinda.

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntza edo argibiderik behar?
    Kaixo! 👋
    Laguntzea nahi?