Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Kapsula erako armairua eta minimalismoa jantzietan

Zer da kapsula erako armairua?
Kapsula erako armairua arropa bilduma bat da, elkarrekin ondo funtzionatzen duten piezena. Estilo bat da, aukera ematen dizuna pieza kopuru mugatu batekin erabat maite dituzun jantziak osatzeko. Eta, kopuru mugatu bat esaten dugunean, 10, 15 edo 30eko pieza bilduma bati buruz hitz egiten dugu.
 
Denbora gehiago aurreztuko duzu, zuhurrago gastatuko duzu eta konfiantza areagotuko duzu estilo arinago bat erabiliz. Batez ere, ez zara sekula berriro kezkatuko zer jantzi. Gauza gutxi edo kopuru mugatu bat edukita ez duzu hainbeste pentsatu beharko goizero zer jarri. Bestalde, kapsula erako armairuaren konpromisoa hartzen duzunean, ez zara ibiliko pentsatzen hainbat gauza erosi behar dituzula.
 
Zirraragarria iruditzen zaizu? Zure kapsula erako armairua sortzen hasi aurretik, pentsatu behar duzu zer gauzarekin beteko duzun. Kapsula erako armairuaren oinarrian dago zure bizimoduaren eta norberaren irudiaren inguruko informazioa erabiltzea, zure estilo pertsonalaren zentzua argiagoa izan dadin.
 
Kapsula erako armairu batean hasi baino lehenago, bi gauza gomendatzen dizkizut:
 
1- Konmari metodoaren bitartez, egin garbiketa sakon bat zure armairuan: zer maite duzun eta zerekin geratuko zaren. Zer ez duzun maite, eta zer saldu edo oparitu dezakezun. Horretarako, aukera ederra ematen dizu Iragarki Laburrak webguneak: saldu, erosi, trukatu eta oparitzeko gunea da.
 
2- Hasi hilabeteko proba bat eginez: aukeratu gehien maite dituzun 15 piezak, eta saia zaitez hilabete batez konbinazio desberdinak probatzen. Ia zer moduz moldatzen zaren kantitate kopuru murriztu batekin estilo desberdinak osatzen.
 
Eta orain bai, pausoz pauso azalduko dizut nola osatu kapsula erako zure armairua:
 

1-Baloratu zure bizimodua

Lehenik eta behin, denbora hartu behar duzu zure bizimoduaren eta ohituren elementu garrantzitsuek zure estiloan nolako eragin garrantzitsua izan dezaketen laburbiltzeko. Kirola egiten dut? Dotore joan behar dut lanera? Uniformea erabiltzen dut? Etxetik telelana egiten dut, eta txandalean nago egun guztia? Aztertu zure bizimodua eta nola jazten zaren horretarako.
 

2-Ulertu zure estetika berezia

Urrats horretan, gainerako prozesuan aurrera egin ahala, inspirazioa bildu eta sortu beharko duzu zure estetika ulertuz eta nola gustatzen zaizun edo gustatuko litzaizukeen jaztea. Horretarako fijatu zaitezke noren janzkera duzun gustukoa, eta argazkiak edo bilduma txiki bat egin estetika horrekin.

 

3-Baloratu zure armairua

Ondoren, dagoeneko zure armairuan duzuna baloratu beharko duzu: zure estetikaren eta zure bizimoduaren beharren inguruan falta dena.

 

4-Sortu zure zerrenda

Hemen zure inspirazio taula eta armairuaren ebaluazioa egiten duzu kapsula erako armairuan nahi dituzun funtsezko elementuen zerrenda sortzeko. Gero, inbentarioa egin zer duzun eta zer erosi behar duzun (gogoratu pieza gutxi eduki behar ditugula). Akaso ez duzu berria erosi behar eta akaso ez duzu ezta erosi beharrik ere.

 

5-Zehaztu zure aurrekontua

Kontrol zerrenda egin ondoren, garrantzitsua da erosketa txangoa egin aurretik aurrekontu finkoa izatea, bankua hauts ez dezazun. Horrek sinplifikatzeko helburuari lagunduko dio.

 

6-Erabaki zure gustuko markak

Zerrenda labur honen onura zera da, etorkizunean elementuren bat ordezkatu behar duzun bakoitzean, denbora eta ahalegina aurreztuko duzula, dagoeneko nora jo behar duzun badakizulako. Kasu honetan saiatu zaitez zure gustuko marken artean moda iraunkorra eta bertan ekoizten duten markak sustatzea.

 

7-Erosi abiadura handirik gabe

Kontrol zerrenda esku artean duzula eta zure aurrekontuaren xehetasunak dituzula, prest zaude erosketak egiteko. Hala ere, jakin behar duzu bultzadaren edo abiadura handiarekin erostearen tranpan ez erortzen. Saihestu merkataritza saltoki handiak, frankiziak eta online erosketa konpultsiboak.

 

8-Zaindu zure arropa

Kapsula erako armairua janzten baduzu, kontuan izan behar zenituzke batez ere zure arroparen mantentze-lanak iraupena lortu nahi baduzu. Eutsi zure konpromisoari.
 

Lan horren guztiaren ondoren, ez duzu itzuli nahiko maite ez dituzun gauzez beteriko armairu batera; beraz, garrantzitsua da goiko prozesua aldizka berriro ikustea zure kapsula erako armairuari eusteko.
 
 
 
Argazkia

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntza edo argibiderik behar?
    Kaixo! 👋
    Laguntzea nahi?