Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Kanpoberdea

Askotan entzun dugun hitza da ingelesezko greenwashing, batez ere iraunkortasunari buruzko albisteak agertzen direnean prentsan, bainan, badakigu zer den zehazki eta nola saihestu?

Greenwashing edo zuriketa berdea publizitate faltsua besterik ez da.

Terminoa Jay Westervelt ekologistak sortu zuen. Enpresek ingurumenaren alde egiten dutela iradokitzen dute erreklamazio faltsu bezala. Eta, “erreklamazio faltsu” esaten dugunean, berez, esan nahi dugu egiten dutena baino gehiago adierazten dutela haien ospea hobetzeko bezeroen artean.

Enpresa gehienei asko saltzea eta dirua irabaztea baino ez zaie interesatzen. Horregatik ez dute denbora galtzen kalitatezko materialak bilatzen, langileei soldata duinak ordaintzen, eta askoz gutxiago ingurumen inpaktua gutxitzen.

Baina, orain, jendea ingurumenean duen inpaktuarekin hain kontzientea denez, enpresek greenwashing terminoa erabili behar izaten dute beren buruak enpresa ekologikoen itxura emateko, nahiz eta ez izan horrela.

Eta nola egiten dute? Produktu “ekologikoagoak” direla ematen duten etiketetan eta marketinean asko inbertituz eta estatistiko faltsu asko erabiliz.

Beti gertatzen den bezala, ohiko bihurtzen diren terminoak daudenean (“iraunkorra”, “jasangarria”, “ekologikoa” eta abar), kontsumitzaileen buruak nahaste-borraste bat eginda amaitzen du. Hala ere, publizitate hori kontu handiz hartu behar da. “Ekologikoa” eta “birziklatua” bezalako terminoak erabiltzen dituzte marka handi hauek modu engainagarrian jendeak pentsatzeko metodo iraunkorrak erabiltzen dituztela.

Kanpoberde ote den jakiteko, beharrezkoa da honako galdera hauek egitea geure buruari:

– Produktua fabrikatzen den lantegia segurua da langileentzat?

– Produktua egiten duten langileek zenbat kobratzen dute?

– Nondik atera da pieza horren materiala?

– Zein produktu kimiko erabili dituzte produktua egiteko?

– Zein da erosten duzun piezaren ingurumen inpaktua?

-Oro har, iraunkorra da produktuaren atzean dagoen enpresaren negozio eredua?

Oso garrantzitsua da galdera horien erantzuna jakitea edo behintzat ikertzen saiatzea, enpresak aldarrikatzen duten bezain gardenak izan daitezen eta kontsumitzaileen eskaeren berri izan dezaten.

Gaur egun, jendeak gero eta kontzientzia handiagoa du bere gauzak etiko eta iraunkorrak diren enpresetatik eskuratzeko, eta enpresen ardura da artikuluak modu etikoan ekoiztea. Kalkulatzen dutenez, modako markek ingurumenarekin lotzen duten marketinaren %60 engainagarria izan daiteke, eta horien artean Zara, H&M, Shein eta horrelako markak daude.

Bilibin Circular, ekonomia zirkularreko aholkularitza enpresan esaten dugun bezala, bezero bat guregana etortzen denean “iraunkorragoa” izan nahi duela adieraziz, kontuan izaten dugu ea enpresa horretako zein sail jarri den gurekin harremanetan. Ez da gauza bera iraunkortasuna lantzea zuzendaritza edo erosketa sail batekin eta marketin sail batekin.

Edozein gauza edo produktu erosteko orduan, beti da iraunkorrena dagoeneko existitzen dena erostea; hau da, iraunkorrenak beti izaten dira bigarren eskuko aukerak.

Beste aukera bat da marka iraunkorren aldeko apustua egitea. Produktuak garestiagoak izan ohi dira, baina bi arrazoi nagusirengatik: materialak kalitatezkoak dira, eta piezak egiten dituzten langileei bizi-soldata ordaintzen diete. Horretaz gain, pieza horiek askoz gehiago iraungo dizute fast fashion denda batean erosi duzun zerbaitek baino.

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntza edo argibiderik behar?
    Kaixo! 👋
    Laguntzea nahi?