Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Dirua demokratizatu. Moneta sozialaren garrantzia

Seguru asko, azken urteotan, guztiok jasan behar izan baititugu zikloaren aldaketa agerian uzten duten sistemaren krisi ugariak, entzun duzu moneta soziala azaleratzen ari den alternatiba bat dela. Baina, egia esan, herritarroi honen erabileraren inguruko informazioa lausoa eta ez oso argia iristen zaigu batzuetan, eta gure gizartean diru sozialak sartzerik baduen zalantzan jarrarazten digu.
 
Dirua erabiltzea eta truke sistemak eragindako eragozpen batzuei aurre egiteko erabilitako lehenengo txanponen jatorritik, monetak abantaila ugari erakutsi ditu, baina baita desabantaila batzuk ere, eta horiek garrantzi handia hartzen dute gaur egun indarrean dagoen sistema ekonomikoak krisi kezkagarria eta gainbehera nabarmena duen honetan, muturreko desberdintasun eta pobrezia ratioak eragiten ari baita. Kontua da egungo moneta sistemak, dirua ezagutzen dugun bezala, alde batera uzten dituela elkartasunaren eta elkarrekikotasunaren alderdi gizakoiak eta sozialak, horien metaketan oinarritzen baitu bere helburua. Hala, dirua ez da jada bitarteko bat, eta helburu bihurtu da berez. Azken helburua, beraz, dirua oratzea da, trukean interes gehiago eskatu eta dirua sortzen jarraitzeko.
 
Eta hori da txanpon soziala txanpon tradizionaletik bereizten duen ezaugarri nagusietako bat, helburua ez baita txanpon horiek pilatzea, baizik eta tokiko eta erkidegoko sareetan erabiltzea. Moneta sozialak eta tradizionalak balio bat dute, baina lehenengoak balio hori galdu egin dezake, gastatu arte denbora asko igarotzen bada behintzat; beraz, ez du zentzu handirik hura pilatzeak. Inbertitzeko aurreikusita dago, eta beti egongo da txanpona erabilgarri.
 
Txanpon sozialen helburu nagusia dirua sortu zeneko funtzioa berreskuratzea da: truke tresna erabilgarria izatea ekonomia errealerako eta komunitaterako, eta, hori lortzeko, ez dago beste modurik tokian tokikotik baino. Horretarako, txanpon sozialek ez dute moneta tradizionala baliogabetu edo ordeztu nahi, baizik eta moneta horrek egin ezin dituen alderdi sozial positiboak garatu eta tokiko ekonomia moneta kontzeptutik bereizi, berezko aberastasun gisa, interes eta mugimendu espekulatiboen mende egon gabe eta banku zentralek eta oligopolio ekonomiko handiek monopolizatu gabe.
 
Praktikan, eremu geografiko jakin batean funtzionatu eta garatzeko planteatzen da moneta soziala, eta haren bokazioa ez doa haratago; tokitik kanpo ez du garrantzi handiagorik izan nahi, ez eta ikuspen berezirik ere; eremuaren barnean ahalik eta eraginik handiena izan nahi du, eta hura erabiltzen duen komunitateari laguntzen dio bete-betean. Hala, moneta sozialak tokiko nortasuna, talde bereko kide izatearen sentimendua, eta sinergia berresten ditu.
 
Hori posible izan dadin, monetaren erabilera tokiko ondasun eta zerbitzuak ordaintzeko sustatzen da, bereziki txanponaren aplikazio eremuan sortutakoak ordaintzeko. Adibide baten bidez argitzearren, esan dezakegu tokiko moneta batek ez lukeela zentzurik izango multinazional baten mendeko establezimendu batean, eta bai ordea, gure auzoetako edo herrietako denda txikietan; izan ere, azken batean, kontua da aberastasuna erkidegoaren mugen barnean banatuko duen zirkuitu ekonomikoa sustatzea.
 
Moneta sozial bakoitzaren funtzionamendua aldakorra eta independentea da, eta komunitateak berak ematen dizkio bere ezaugarriak. Eskuarki, moneta sozial hori erabiltzeak beherapen txiki bat izatea dakar, bai ordainketetan bai ohiko monetarekin erostean, horien erabilera sustatzeko, tokiko ondasun eta zerbitzuen kontsumoa sustatuz eta merkatuz, eta, ondorioz, inguruko ekonomia mugituz eta lehenetsiz.
 
Espainian, moneta sozialaren ekimen batzuk ibilbide finkatua dute dagoeneko erkidego batzuetan (Andaluzian, esaterako), eta gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira. Katalunian, arrakasta handia izan duten eta funtzionatzen ari diren ekimen ugari daude. Euskal Herrian ere harro esan dezakegu gure artean esperientzia interesgarri batzuk badaudela. Besteak beste, Euskoa Ipar Euskal Herrian, milioi bat dibisa baino gehiago dituena, Europan gehien erabiltzen den moneta sozialetako bat; eta ekhi tokiko txanpona, Bizkai osoan dagoena. 2011ko irailean hasi zen lanean Desazkundea kolektiboak bultzatua, eta haren nahia da alternatibak garatzea planetaren suntsipenari eta pertsonen muturreko desberdintasunen hazkunde mugagabeari; eta, azkenik, lerro hauetan, Irati moneta soziala nabarmendu nahi dugu, Nafarroan sortu berri den moneta soziala, Iratiko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateak (HHS) bultzatua. Ia 5.500 biztanle dituen landa-eremu batean lan egiten duena. Mankomunitatearen helburua hondakinak jatorrian bereizteagatik hobariak ematea da, eta horko udalerrietako 75 saltokietatik 40tan baino gehiagotan onartzen da diru hori.
 
Azken finean, esperientzia eraldatzaileak dira hauek denak, dirua trukerako baliabide gisa berreskuratzeko balio dute, dirua modu arduratsuan erabiltzearen inguruan kontzientziatzeko, demokratizatzeko eta herritarrak ahalduntzeko, ekonomia bidezkoagoa, iraunkorragoa eta tokikoagoa sustatzeko, bizitza komunitarioa sustatzeko.
 
 
 
Argazkia

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntza edo argibiderik behar?
    Kaixo! 👋
    Laguntzea nahi?