Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
Kaixo! Maialen Lizarribar naiz
Kaixo eta ongi etorri!
Maialen naiz, Izpiliku Kosmetika-ko (Orendain) kidea, ama alabak gara, hiru emakume ekintzaile. Afizioa ofizio bihurtuta xaboi eta xanpu solidoak ekoizten ditugu, naturalak, biodegradagarriak, eta plastikorik gabeak. Produktuen argazkiez arduratzen naiz, baita @izpilikukosmetika Instagram kontuaz ere. Gure apar arteko sukaldera gerturatu nahi zaituztegu. Sartu eta ezagutu. Usaindu eta probatzera animatzen bazara ez egin zalantza.
Gehiago jakin nahi duzu?
kaixo@izpiliku.com