Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Zero zabor bizimodu baten lehen urratsak

Gero eta jende gehiago murgiltzen da bizimodu iraunkorra lortzeko abenturan. Eta hori ez dugu egiten bakarrik guretzat edota gure ingurukoentzat baizik eta gure planeta behar den bezala zaindu nahi dugulako.

Bizimodu iraunkorra eraman nahi baldin baduzu, plastikozko ontziak murrizteaz gain, zure kontsumoa ere kontrolatu behar duzu. Kontuan hartu behar duzu zer kontsumitzen duzun eta hondakinak nola kudeatzen dituzun.

Zero zaborrera iristea ia utopia bat da. Beti sortuko dugu hondakinen bat; naturan ere, hondakinak sortzen dira, baina naturak berak badu hondakina lehengai bilakatzeko gaitasuna. Dena den, posible da etxean sortzen ditugun hondakinak askoz gehiago murriztea, eta uste duzuna baino modu errazagoan.

Hondakinak etxean murrizten hasteko lehen urrats hauekin, lagundu eta motibatu nahi zaituztet bizimodu iraunkor bat izatera.

 

1. Topa ditzagun gure motibazioak erosterakoan

Zergatik erosten dugu erosten duguna?

Publizitate masiboak askatasun gisa saltzen digu gehiegizko kontsumismoa. Badirudi zenbat eta gauza gehiago erosi, orduan eta arrakasta handiagoa dugula. Baina horrela da benetan? Pentsatu al duzu inoiz prozesu horietan xahutzen duzun energia mentalaren zenbatekoa? Honako hau da gako: ez erosi behar dugula esaten digutenarengatik motibatuta, baizik eta gure balioen artean oinarrituta. Hau da, galdetu behin eta berriz ia benetan behar duzun erosi edo kontsumitu behar duzun hori.

 

2. Egin hondakinen azterketa bat etxean.

Hasi aurretik, azter dezagun zer dugun, zer kontsumitzen dugun eta zer botatzen dugun. Etxeko hondakinen azterketaren bitartez, gure etxeko hondakinak non sortzen diren ikusteko aukera izango dugu, eta leku horietan neurriak hartzen has gaitezke. Nola egin azterketa? Erraza: gorde aste beteko plastikozko zaborra, errefusa, papera eta beira. Aste bukaeran jarri mahai gainean, eta aztertu nondik datorren zabor gehiena. Gogoratu birziklapena kontzientzia garbitzeko era bat besterik ez dela. Edukiontzi horira eramateak edota atez ateko sistemak ez du bermatzen zabor hori zabortegira edo erraustegira joatea. Helburua zabor guztia saihestea da.

 

3. Erosketa zerrenda

Egin erosketa zerrenda kontzientziatua; erosi presarik gabe eta aukera guztiak birplanteatzen. Ontziratu gabeko produktuak lehenetsiko ditugu, plastikodunak eta petrolioaren deribatuak dituztenak era masiboan ez kontsumitzeko.

 

4. Plastikorik gabeko erosketa.

Aurreko puntuan esan bezala, erabilera bakarreko plastikozko ontziak saihestuko ditugu. Hori dela eta, gure erosketa soltean egiteko, komeni da aldez aurretik beharko ditugun elementuak prestatzea. Adibidez, dendara joatean, eraman oihalezko poltsak eta erosketa gordetzeko etxean erabiltzen ditugun beirazko potoak. Plastikozko ontziak edukitzea beharrezkoa den kasuetan, iraunkorrenak aukeratuko ditugu, denboran gehien iraungo dutenak.

 

5. Bereizi hondakin organikoak konpostatzeko.

Bereizi hondakin organikoa bosgarren edukiontzian konpostatzeko. Gure sukaldeko soberakinak ongarri bilaka daitezke. Zure hirigintza planaren bitartez, bosgarren edukiontzia erabil dezakezu, eta, lorategia edo baratzea baduzu, zuk zeuk egin. Erraza, dibertigarria eta erabilgarria da. Gero konposta hori guztia etxeko landareetan erabil dezakezu.

 

6. Hondakinak saihesten kalean

Kalera irteten zarenean, saiatu erabili bakarreko elementu guztiak ekiditen. Ziur aski, ados egongo zara nirekin ez zaizula batere gustatzen kaleko zakarrontziak plastikozko ontziz beteta ikustea edo zigarro puntekin gainezka. Ez utzi zure aztarna kutsadura bihurtzen.

☝?Aholkua: tea edo kafea hartzea gustatzen bazaizu, eskuratu berrerabiltzeko katilu bat!

 

 

 

Argazkia: Unsplash

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntza edo argibiderik behar?
    Kaixo! 👋
    Laguntzea nahi?