Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Online espazioen abiadura

Online eta mundu analogikoak errealitate beraren isla dira. Egia da Interneten eta sare sozialetan partekatzen duguna azkar zabaltzeko aukera dagoela, baina ez dugu ahaztu behar aukerak eta jarrerak guk eraikitzen eta sortzen ditugula. Beraz, guk kudea dezakegu nola jokatu eta nolako erabilera eman aplikazioei eta sareei.

Sarritan zaila izaten da oreka bat izatea, batez ere, gai horren inguruan haurrak hezten ditugunean. Alegia, mugak eta jarraibideak jartzeko orduan. Komunikatzen garenean, komenigarria litzateke elkarrizketa batzuk aurrez aurre gaudenean izatea eta elkarrekin egiteko jarduerak bultzatzea. Bestalde, etxeko espazioetan (haurrak izan edo ez), inportantea da ohitura batzuei eustea pantailak erabiltzeko orduan, eta horiek betetzeko ahalegina egin.

Egunerokoan gertatzen zaizkigunei pantailen erabilera sutsua gehitzen zaie, eta askotan arazoak izan ditzakegu loarekin, edo arazook areagotu egin ahal zaizkigu. Haur eta nerabeen kasuetan, askotan bideo-jokoetan ematen dituzten sariak hartzeko alarma jartzen dute edota ordu txikietara arte sakelakoan bideoak ikusten eta jolasten aritzen dira. Horregatik, komenigarria litzateke logeletan dauzkaten gailuak zaintzea eta txikitatik horren garrantzia lantzea.

Azkenik, etxeko guztiok kontuan izan behar genukeen gauza bat dago, eta, horren inguruan, oro har idatzita ez dagoen lege bat sortu dela dirudi. Hainbeste mezu jasotzen ditugunez, askotan momentuan erantzuteko eta konpontzeko premia sumatzen dugu. Alde horretatik muga osasuntsuak ezarri behar genituzke inguruko pertsonekin, lanean edo, seme-alabak izatekotan, ikastetxeetako kontuetan.

Beraz, erabilera aldetik mugak jartzea eta jarraibide batzuk izatea gure esku dago, aplikazio eta sare horien abiadura handiak ez itotzeko.

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntza edo argibiderik behar?
    Kaixo! 👋
    Laguntzea nahi?