Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Janari hondakinak berrerabiltzeko sei modu dotoreak

Janaria xahutzea arazo handia da; batik bat, klima larrialdiko garai hauetan. Imajinatu munduan ekoizten diren elikagaien heren bat zaborretara joaten dela. Hau da, astero hiru poltsa janari erosten badituzu poltsa oso bat zaborretara joaten da zuzenean.

Eta, klima larrialdiaren harira, elikagaien xahuketak bi arazo nagusi ditu: alde batetik, erabili diren baliabide horiek guztiak zaborretara botatzen direla eta beste alde batetik zabor horrek sortzen duen arazoa, batez ere janari hondakinak konpostatzen ez badira.

Fruta azalak? Landare zurtoinak? Era guztietako erabilera fresko eta burutsuak daude haientzat! Izan ere, hondakin askok zaporea ematen dute inoiz esperoko ez zenuen moduan.

Egia esan, ez dago arrazoi handirik janari hori guztia botatzeko.

Hona hemen ideia batzuk zure hondarrei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko eta “janari-hondakin” hitza zure hiztegitik kentzeko.

Laranja azalen tea

 Laranja baten gozotasuna dastatu ondoren, gorde azala eta moztu karratu itxurako zati txikitan. Utzi leku fresko batean lehortzen, eta jarri laranja karratu horien koilarakada bat ur irakinetan. Sua jaitsi, eta utzi 10 minutuz irakiten kanela makil batekin (edo kanela hautsa botata). Irakin ondoren, iragazi eta dastatu.

Laranja azaleko tea zure odol azukrea erregulatzen laguntzen du, eta biriken osasuna sustatzen du!

Arrautza-oskolaren ongarria

 Arrautza maskorrak kaltzio karbonatoz eginda daude, eta landareek mineral hori maite dute. Beraz, arrautzak erabiltzen badituzu, eutsi arrautza-oskola horiei! Garbitu ondoren, zizare-konpostagailuan gehi ditzakezu, edo etxeko landare edo lorategiko ongarri osagarri gisa erabil ditzakezu. Arrautza-oskolak prestatzeko, birrindu eskuz edo morteroarekin eta sartu lurzoruan. Zure loreek nahiz baratzeak eskertuko dute!

Brokoli zurtoinaren pasta

 Ez duzu albakarik eta pinazirik behar pesto goxo bat egiteko. Brokoliaren zurtoinek eta hostoek ere zapore ederra dute!

Ebaki brokoli zurtoinak xerratan, eta egin zati txikiak. Ondoren, gehitu elikagai-prozesadore batera (edo irabiagailuan) eta jarraitu ekilorearen edo kalabazaren haziekin (edo albakarekin eta pinaziekin) eta baratxuri aleekin, fin-fin pultsatzen txikitu arte.

Bota oliba olioa osagaiak irabiatzen dituzun bitartean. Gehitu gazta nahi baduzu eta espeziak eta limoi zukua zaporea emateko.

Pastari botatzeko saltsa goxoa edukiko duzu horrela!

Patata-azalaren frijitukiak

 Badakizu patata frijituak saltzen dituztela, ezta? Eta beti plastikoan datozela bilduta konturatuko zinen dagoeneko. Zergatik bota pataten azala mokadu gozo bat egin badezakezu?

Berotu zure labea 200 °C-ra eta jarri patata-azala ontzi batean. Bota ezazu olioa, hautseztatu gogoko dituzun espeziak —gatza, piperrautsa, kuminoa, erromeroa, eta abar—, eta erabili eskuak dena nahasteko, azal horiek era uniformean estal daitezen. Jarri azalak labeko xafla batean geruza batean, eta eduki labean apur bat marroia eta kurruskaria izan arte (8-10 minutu inguru).

Etxean hazitako letxuga

 Magia trikimailu bat probatu nahi? Letxuga erosten duzun hurrengoan, gorde muina edo “bihotza” hosto guztiak erabili ondoren. Jarri bandeja edo poto apal batean, ur pixka batekin eta eduki leku eguzkitsu batean. Aldatu ura egunero, eta letxuga hosto berriak hazten ikusten hasiko zara. Hosto horiek bil ditzakezu, entsaladetan eta zure elikagaietan jarrita dastatzeko.

Limoiaren azalarekin egindako garbigarria

 Hurrengo limoia, lima edo laranja erabili ondoren, gorde azalak eta sartu poto bat ozpinetan. Itxi potoa eta utzi leku ilun batean bi astez. Ondoren, iragazi zitrikoen garbigarria ontzi handi batean sare fineko oihal bat jarrita. Hor duzu! Etxeko zitrikoen garbigarria duzu orain, esprai botila batean bota dezakezuna, edozein garbigarri bezala erabiltzeko: bai sukaldeko zikinkeria garbitzeko eta bai komuna eta leihoak garbitzeko.

 

Argazkia

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntza edo argibiderik behar?
    Kaixo! 👋
    Laguntzea nahi?