Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Zaborrik gabeko bulegoa lortzeko urratsak

Jende askok izaten du interesa etxean ez ezik bulegoan ere hondakinak murrizteko. Iraunkortasunari dagokionez, onena da zero zaborrera hurbiltzen gaituzten urratsak egitea gure bizitzako arlo guztietan.
 
Eta bulegoa da, gure etxearen ondoren, denbora gehien ematen dugun lekua, baita kontsumitzen ditugun baliabide gehien lekua ere.
 

Hori dela eta, gaur gomendio batzuk eman nahi dizkizut ingurumena errespetatzen duen lan espazio bat lortzeko. Eskalan aplika daitezke aholku hauek bai leku txikietan eta bai enpresa korporatibo handiagoetan eta are multinazionaletan.

Bulegoan zero zabor lortzeko gomendioak:

✅ Erosi bigarren eskuko dendetan edo plataformetan.

Bigarren eskuko dendak gero eta gehiago dago, eta gero eta elementu gehiago izaten dituzte. Alde batetik, saltzaileek behar ez dutenari bigarren bizitza bat eman nahi diotelako jartzen dute salgai. Beste alde batetik, gero eta jende gehiago egoten da prest erabilitako produktuak erosteko, kontziente direlako beren funtzioak primeran betetzen dituztela. Alde ekonomikoa nabaritzen da bigarren eskuko zer edo zer erosteko orduan, eta kontsumismoaren aurkako borroka keinu bezala ere aurkezten da.

✅ Ahalik eta gutxiena erabili papera.

Teknologiaren garapenak alde on ugari ditu enpresa baten eraginkortasunean. Gaur egun, ez du zentzurik paper asko erabiltzeak, zoritxarrez gure basoen mozketa masiboaren motibo baitira. Saiatu ahalik eta gehien digitalizatzen, eta teknologiak ematen dituen tresnak erabiltzen. Erabili bakarrik beharrezkoa den kasuetan, eta saiatu birziklatua eta iraunkortasun zigilu bat duena erosten (FSC adibidez).

✅ Berrerabili bulegoko materiala eta erabili material konpostagarriak.

Erosi ahal duzun guztia ontziratu gabekoa, ontziak murrizteko eta zero zabor bidera joateko. Horrez gain, bulego bakoitzak birziklatze gune bat eduki behar luke, lankideei birziklatzeko kontzientzia sortzen laguntzen duelako eta lankidetza sentimendua sortzen duelako. Gogoratu soberakin organikoak ere baduela bere lekua: jarri konpostaren edukiontzia bulegoan, te edo kafe soberakinak bertara doaz eta.

Gomendioa: erabili jasotako eskaeren paketea irteerako postarako.

✅ Gutxiago inprimatu.

Dokumentua inprimatu aurretik, ziurtatu nahitaezkoa dela. Ezin al duzu posta elektronikoz bidali edo diapositiba batean edo ordenagailuetan ikusi Dropbox bezalako plataformen bidez? Astean inprimagailurik erabiliko ez den egun bat ezartzea proposatzen dut; ziur aski ideia berri interesgarriak garatuko dituzu, eta horiekin ingurumena ere zainduko duzu.

☝Paperaren kontsumoa erdira murriztuko duzu inprimagailua bi aldeetatik inprimatzeko konfiguratzen baduzu.

✅ Erosi ordenagailu konponduak berrien ordez.

Benetan ikaragarria da ordenagailuak eta sakelako telefonoak ekoiztearen kostu humanoa, materiala eta kutsagarria. Egia da gaur egun oso beharrezkoaz direla ordenagailuak eta sakelakoak baina zuzenean joan behar al dugu berria erostera aurretik beste aukerarik bilatu gabe?

✅ Kontratatu energia elektrikoa energia berriztagarri saltzen duen hornitzaile batekin.

Euskal Herrian, Goiener eta Nafarkoop aukerak ditugu. Pertsona fisiko edo enpresa bezala bazkide izan zaitezke, eta parte hartu ez bakarrik elektrizitate berriztagarria kontsumitzen baizik eta subiranotasun energetikoa sustatzen.

✅ Utzi liburuak erosteari (erabili liburutegia)

Herri eta hiri guztietan liburutegia dago, eta bazkidetza ez da ezer kostatzen. Edo dagoeneko teknologia berrietan erabat murgilduta bazaude, inbertitu liburu elektronikoen irakurgailu batean, eta gozatu liburutegi infinitu bat orri bakar bat ere gastatu gabe.

✅Te eta kafe ontziratu gabekoa, askoz hobe.

Kafea eta te kapsulak era konpultsiboan erabilita imajina litekeena baino askoz ere handiagoa da ingurumenari eragindako kalteak. Benetan behar al duzu kapsula batetik ateratzen den kafea? Eta, horretarako, erabilera bakoitzarekin elektrizitatea kontsumitzen duen makina berezi bat erosi behar duzu? Erosi ontziratu gabeko tea eta kafea, bertako edo inguruko ekodendetan, eta saiatu bidezko merkataritzakoak izan daitezen. Hori bera aplikatu dezakegu beste gainontzeko osagaietan: azukrea, gailetak, olioa, gatza, ozpina…

✅ Erabili toxikorik gabeko garbitzeko produktuak.

Garbiketa enpresatik kudeatzen baduzue, saiatu ontziratu gabeko produktuak erosten, eta Ecolabel zigilua dutenak. Trapuak mikrozuntzarenak izan beharrean konpostagarriak izan daitezke (zelulosazkoak eta kotoizkoak, adibidez). Eta oro har garbitzeko erabiltzen diren tresnak zuntz naturalekin, egurrarekin edo konpostagarriak diren materialekin eginak; esaterako, belaki naturalak, egurrezko kirtenak…

✅ Bete bulegoa landarez.

Eman bulegoari bizitza berria, freskoa eta oxigenoz betea!!! Landareek erosotasun sentsazioa handituko dute.

✅ Garbitu hondakin digitalak (hondakin elektronikoak)

“Txatarra elektronikoa” pilatzea mundu osoko arazorik handienetako bat da, eragiten duen ingurumen eraginagatik.

Ba al zenekien 2016az geroztik batez beste 6 kg hondakin elektriko eta elektroniko baino gehiago sortzen ari garela biztanle eta urte bakoitzeko?

Oraindik ez dago zerbitzu horiek eskaintzen dituen enpresa asko, eta garapen bidean dagoen sektorea da, baina puntu garbiak badaude.
 

? Zerrenda honetako puntu guztiei buruzko informazio zehatzagoa eta askoz ere gehiago aurkituko duzu Bilibin Circularren, Ekonomia Zirkularra eta Zero hondakinetarako aholkularitza enpresan.
 

Eta ez ahaztu azkenengo bi hauek:

✅ Erabili argi naturala ahal den guztietan.

✅ Ziurtatu argi guztiak energia aldetik eraginkorrak direla.
 

Gomendio hauek pixkanaka eta zure erritmoan aplikatzen hasten bazara, gai izango zara zure erakundean edo enpresan hondakinei aurrea hartzeko. Bide horri jarraituz zure enpresa iraunkorrago bilaka dezakezu.
 
 
 
Argazkia

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntza edo argibiderik behar?
    Kaixo! 👋
    Laguntzea nahi?