Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
Kaixo! AraGorputz naiz
Kaixo! Ione eta Enara gara, eta elkarrekin Ara!Gorputz elkartea daramagu aurrera.
2018an abiatu genuen elkartea, baina aurretik ere, lan askotarikoak egin ditugu gure ildo direnak sustatu eta zabaltzeko, hau da, hilekoaren kultura eta taldean kudeatutako ginekologia. Azken batean, gure helburu nagusia zera da, emakumezkoek* jasaten ditugun min normalizatuez hitz egitea osatze feministaren bidean pausoak ematen joateko.
Gaur egun eta konturatu ginenetik Bizitza sostengatzeko beharrizanak aitortzeko lanean ari ginela, beste lan ildo bat ireki genuen (edo ireki zitzaigun!): ekonomia feministaren ikuspuntua baliatuz, aurrera goaz ikusgarria ez dena ikusgarri bilakatzeko helburuarekin ere.
Ikuspegi ziklikoak gure bizitza zeharo aldatu zuen (eta aldatzen jarraitzen du!), eta hori gizartearen alor askotan txertatzeko lanak egiten gabiltza; adibidez, azken urteetan haurrekin eta eskoletan, ‘Hilekoa Eskoletan’ programa abian daukagu.
Maila pertsonalean naturaren miresle nekaezinak gara; mendira joatea maite dugu, eta, ahal denean, elkarrekin plazan (kaleetan), garagardo batzuekin, bizitzaren inguruko elkarrizketa filosofikoak gure lagunekin izatea; hori pila bat gustatzen zaigu. Norberak ditugun jakintzak kolektibizatzen, mundua aldatzen ahal dugula sinesten dugu biok, eta bide horrek bizitza aurrera eramateko behar dugun taupada ematen digu: taup-taup, taup-taup...

Gehiago jakin nahi duzu?
info@aragorputz.eus
Nire artikuluak
- Izan gaitezen defendatzaileak! (babestu dezagun bizitza!)
- Lurra-gorputza-lurraldea (Abya Yala inspirazio beti)
- Energia (mugitzen gaituen ‘hori’)
- Ura, 2. atala (Bizitzaren jarioaren inguruko zenbait erantzun eta gogoeta)
- Ura, 1. atala (Bizitzaren jarioaren inguruko zenbait galdera)
- Zuhaitzak (Bizitzaren zaindari isilak)
- Bizitza Babestu (kokapen ekofeminista bat)
- Lehen aldien garrantzia: menarkiari lagun egiten
- Obulazioa eta emakumetasuna zalantzan jartzen
- Hiperrestrogenismoari planto
- Hilekoaren aurrekoa: babesten gaituen basa hotsa
- Obulazioa da gakoa! (2) Obulazioaren oztopatzaileak