Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
Ume eta familiei zuzendutako lanak sarituko ditu Durangoko Azokako Bekak
Durango
Ume eta familiei zuzendutako lanak sarituko ditu Durangoko Azokako Bekak
Durangoko Azokaren seigarren Sormen Beka martxan da, euskarazko sorkuntza sustatu, sortzaile berriei bidea erraztu eta euren lana ezagutzera emateko asmoz.
Bekara bideratutako sormen lana jatorrizkoa eta pieza laburrekoa izango da. Ikuskizuna izan daiteke (zirkua, antzerkia, ipuin kontaketa…) edo euskarri bat (mahai jolasa, musika, bideoa…), baita horien arteko nahasketa ere. Proposamena aurkezterakoan sorkuntza lanaz gain, emaitza nola plazaratuko den ere azaldu beharko da.
Sortzaile berriei zuzendutako beka izanik, aurkeztutako proiektua zirkuitu profesionalean egindako lehen edo bigarren lana izan beharko da. Horrez gain, 18 urtetik aurrerakoak aurkez daitezke, banaka zein taldeka.
Bekaren zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da, eta irailaren 21ean itxiko da lanak aurkezteko epea, 18:00etan. Proposamenak eta dokumentazio osagarria posta elektronikoz bidaliko dira gerediaga@durangokoazoka.eus helbidera. Honako dokumentazioa helarazi beharko da: eskaera formularioa, sortzailearen edo sortzaileen curriculuma(k), proiektuaren memoria, eta aitortzen dokumentazioa.
Epaimahaiak lauzpabost lan hautatuko ditu eta hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Datorren Durangoko Azokan jakinaraziko da lan irabazlea zein izan den. Urtebeteko epea izango du irabazleak lana burutu eta 2024ko Durangoko Azokan (59.DA) aurkezteko.
Zalantzarik izanez gero, gerediaga@durangokoazoka.eus helbide elektronikora idazteko eskatu dute antolatzaileek.
Informazio gehiago: https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ume-eta-familiei-zuzendutako-lanak-sarituko-ditu-durangoko-azokako-bekak
- Hasiera: 2023-05-09
- Bukaera: 2023-09-21
Partekatu:
Hauek ere interesgarriak izan daitezke
Idazle eta eragile feministen arteko elkarrizketak
Iruñea
2023-09-25 // 2023-09-27
Irailak 25: Rut Iturbide eta Emagin Irailak 27: Mari Luz Esteban, Etxekonak, Amaia Zubieta
AgendaArropa trukaketa azoka
Iruñea
2023-09-28
Azken edizioek izan duten arrakastaren ondoren, Geltokiko Ehungintza Foroak, SETEMekin (Arropa Garbia Kanpaina) eta Medicus Mundiko Gizarte Ekintza Taldearekin batera, arropa trukatzeko beste jai bat antolatu du datorren ostegunean, irailaren…
AgendaIkusi Mikusi Euskal Haur eta Gazte Literatura Azokaren 3. edizioa
Sara
2023-10-20 // 2023-10-21
Ikusi Mikusi Euskal Haur eta Gazte Literatura Azokaren 3. edizioa urriaren 20 eta 21ean egingo dugu Saran. Orain arte bezala, lehendabiziko eguna eskolei eskainia izango da; bigarrena, familiei. Aurten, gainera,…
AgendaOtso irakurleak Ataunen
Ataun
2023-09-27
Ataungo Otso Irakurleak taldekoak, ohi bezala hileko azken asteazkenean (datorren astean) elkartuko gara, aurrez adostu eta irakurritako liburua hizpide!! Honez gero... 7. urtez. Gonbidatuta zaudete oraindik inguratu ez zaretenok, irailean…
Agenda