Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
Komunikazioa adimen artifizialaren menpe? Nortasuna Sarean jardunaldia
Donostia
Jardunaldia martxoaren 20an izango da, Donostiako San Telmo museoan, 18:30etik 20:30era.
“Komunikazioa Adimen Artifizialaren menpe?” lelopean, Adimen Artifizialak komunikazioan planteatzen dituen aukera eta kontraesanak landu nahi ditugu aurten, 9. edizioa izango duen jardunaldian. Zer da eta nola funtzionatzen du Adimen Artifizialak? Zein onura eta arrisku ditu? Etsai edo aliatu? Zein etorkizun du euskarak adimen artifizialaren garaiotan? Zertarako aplikatzen da egun euskal komunikazio agentzietan?
Lehenik eta behin, Unai Elordi Hidalgo (Adimen Artifizialean doktorea eta ikertzailea) eta Maitane Urrutikoetxea Apraiz (Euskaltzaleen Topaguneko Komunikazio eta ingurune digitaleko arduraduna) adituen hitzaldien bidez, gaiaren ertz ezberdinen inguruan kokatzeko aukera izango dugu.
Ondoren, mahai-inguru bat osatuko dugu eta bertan Adimen Artifizialaren inguruan lanean ari diren euskal eragileen esperientziak ezagutuko ditugu: Edurne Atutxa Ortega (Lupa digitalaren komunikazio arduraduna), Endika Barrenetxea Urretabizkaia (Erremontari AA aurkezlearen sortzailea) eta Goiatz Oiartzabal Lakarra (Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategia).
Informazio gehiago: www.nortasunasarean.eus
- Hasiera: 2024-03-20 18:30
- Bukaera: 2024-03-20 20:30
Partekatu:
Hauek ere interesgarriak izan daitezke
KomunikaziONA bidegurutzean (Nortasuna Sarean 2025 jardunaldia)
Donostia
2025-03-26
Martxoaren 26an Nortasuna Sareanen 10. jardunaldia egingo da. KomunikaziONA bidegurutzean lelopean egingo den jardunaldia, Donostiako San Telmo museoan izango da. Gaur egun nagusitzen ari diren komunikazio joera kaltegarrien aurrean, egoera…
AgendaMusika-kontzertua musikaren zaindari Santa Zeziliaren omenez
Donostia
2024-11-18 // 2024-11-23
Musika-kontzertua musikaren zaindari Santa Zeziliaren omenez lau abestalderen eskutik: Schola Gregorianista emakumezkoena, Schola Gregorianista gizonezkoena, Donosti Ereski Abesbatza eta, gonbidatu berezi moduan, Bilboko Esperientzi Geletako abesbatza. Kontzertua Donostiako San Maria…
AgendaLehen hilerokoa
Lesaka
Menarkiak edo lehen hilerokoak, haur zein helduoi barrenak dantzan jarri ohi dizkigu. Ahal dela, guk bizitu genuena baina esperientzia harmoniatsuagoa desio dugu gure txikientzat. Familiei bideratutako saio parte hartzaile honetan,…
Agendahitzaldi ekofeminista
Hondarribia
Ara!Gorputzeko kideok, Labore Txingudi eta Sorburu baratzarekin elkarlanean ekofeminismoa ardatz duen proiektu bat garatzen ari gara. Horren baitan, agroekologia eta feminismoa uztartuko dituen hitzaldi bat antolatu dugu. Animatuko al zara?
Agenda