Nola sortu kontua iragarkilaburrak.eus webgunean
1.- Nola sortu kontua iragarkilaburrak.eus webgunean:
Oso erraza da gure webgunean erregistratzea! Pauso hauek eman behar dira:
– Webgune nagusian, goiko menuan aukeratu “Erregistratu / Saioa hasi”.
– Bertan, sakatu “Erregistratu” botoia.
– Bete datuak: izena, helbide elektronikoa, pasahitza…
– Irakurri eta onartu erabiltze baldintzak eta pribatutasun politika.
Pauso horiek bete eta gero, prest zaude iragarki bat jartzeko!
2.- Nola aldatu kontua
– Webgune nagusian, goiko menuan aukeratu “Erregistratu / Saioa hasi”.
– Sartu helbide elektronikoa eta pasahitza, eta sakatu “Sartu” botoia.
– Webgune nagusian, goiko menuan profil argazkian klik egin eta aukeratu “Nire datuak”.
– Zure profileko informazioa agertuko zaizu; hor, aldatu aldatu beharreko informazioa, eta aukeratu “Datuak eguneratu” botoia.
Nola kudeatu iragarkiak (igo, ezabatu, aldatu…)
1.-Nola sartu iragarkia:
– Sartu zure erabiltzaile kontuan, eta webgune nagusian, goiko menuan aukeratu “+ Iragarkia igo”.
– Bete iragarkiaren titulua eta azalpena.
– Iragarkiaren argazki nagusia eta beste argazkiak igo ditzakezu jarraian. Igotzeko prozesua ondo burutu dadin, ziurtatu argazkiekin guztira 64MB-eko pisua ez gainditzea.
– “Kategoria” zerrendatik, aukeratu iragarkiari dagokiona, eta kategoria bakoitzaren ezaugarriak ezarri jarraian.
– Kontakturako aukera gehiago eskaini nahi badituzu, “Telefonoa” gehitu.
– Bete “Probintzia” eta “Herria”.
– Sakatu “Gorde” botoia.
2.- Nola aldatu iragarkia:
– Sartu zure erabiltzaile kontuan, eta webgune nagusian, goiko menuan profil argazkian klik egin eta aukeratu “Nire iragarkiak” atalean sartuta, hor agertuko dira argitaratuta dauden iragarkiak.
– Sakatu aldaketak egin nahi dituzun iragarkian dagoen “EDITATU” botoia.
– Hurrengo orrian, argitaratuta dagoen iragarkiaren informazioa agertuko da. Hortik aldatu aldatu beharrekoa.
– Sakatu “Gorde” botoia.
3.- Nola ezabatu iragarkia:
– Sartu zure erabiltzaile kontuan, eta webgune nagusian, goiko menuan profil argazkian klik egin eta aukeratu “Nire iragarkiak” atalean sartuta, hor agertuko dira argitaratuta dauden iragarkiak.
– Sakatu ezabatu nahi duzun iragarkian dagoen “EZABATU” botoia.
– Ea ziur zauden galdetuko dizu. Arrazoia zehaztu, eta sakatu “Ezabatu” botoia.
Gustukoen zerrenda osatu
1.-Nola aukeratu gustukoenen zerrenda:
– Gustukoenen zerrenda aukeratzeko, lehenik eta behin, zure kontuan sartu behar duzu:
-Webgune nagusian, aukeratu “Erregistratu / Saioa hasi”.
– Sartu helbide elektronikoa eta pasahitza, eta sakatu “Sartu” botoia.
– Zure erabiltzailearekin saioa hasi eta gero, webgunean dauden iragarki gustukoenak aukeratu ditzakezu, iragarki bakoitzaren azpian dagoen bihotza zapalduta.
– Zure erabiltzaile orriko menuan, “Nire gustukoak” atala aukeratutakoan, aurrez bihotza zapaldu diezun iragarki gustukoen zerrenda agertuko zaizu.
Bezero arreta
Kontaktua:
BERTAKO HEDABIDEAK SM
Martin Ugalde kultur parkea, 20140 Andoain.
(+34) 943 304 339
(+34) 678 687 131
iragarkilaburrak@bertako.net
Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen
Laguntzea nahi?