Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
ZAINTZAILE LAN-POLTSA
Donostia
Zaintzailea, desgaitasun intelektuala eta laguntza-premia handiak dituzten pertsonena, etxebizitzetan eta eguneko zentroetan.
Lantokiak (Uliazpiren zentroak):
– Donostia (Donosti eta Ategorrieta zentroak)
– Hondarribia (Zubieta Zentroa)
– Zizurkil (Fraisoro zentroa)
– Bergara-Eibar (Zubillaga eta Egogain zentroak)
Administrazio publikoa garen neurrian, gurekin lan egiteko beharrezkoa da lehenengo lan-poltsan sartzea.
Zaintzaile lan-poltsari buruzko informazioa eta izen-emateko argibideak:
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1. Eskaera inprimakia
2. Meritu inprimakia
3. Zentro hautaketa inprimakia.
4. NANaren fotokopia
5. Titulazioa. Lanposturako eskatzen direnetako bat:
– Erizaintzako zainketa osagarrietako teknikaria (erdi-mailako gradua) edo baliokidea
– Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikaria (erdi-mailako gradua) edo baliokidea
– Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea (SSCS0208 profesionaltasun-ziurtagiria) + DBHn graduatua edo baliokidea
6. B gidabaimena
7. Sexu deliturik ezaren ziurtagiria (ezin baduzu lortu, guk kontsultatu dezakegu aurka egiten ez baduzu)
8. Tasaren ordainagiria (kopurua, kontu korrontea eta kontzeptua 4.ª 4.3. oinarrian) edo %33ko desgaitasun maila edo handiagoa izatea aitortzen duen organo eskudunaren ziurtagiria (4.ª 4.3.4 oinarrian).
9. Euskara ezagutza maila egiaztatzen duen titulua (baldin baduzu)
Dokumentazioa Uliazpiko erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztu behar da: https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do?idioma=E&app=REGUL
Beste datu batzuk:
– 100 orduko proba praktikoa egongo da (salbuespenak 7.3. oinarrian araututa)
– Lanaldi mota eta ordutegia: astelehenetik igandera goizeko/arratsaldeko edo gaueko txandetan (ordezkapenak egiteko, lanpostuak aldi baterako betetzeko edo Uliazpiren aldi baterako beharretarako)
– Lanaldi osoaren orduak: 1592 (gehieneko lanaldia)
– Hileko soldata gordina gehieneko lanaldian: 2.234,17 € (14 paga)
CV bidaltzeko helbide elektronikoa: uliazpi.hautaketa@gipuzkoa.eus
Informazio gehiago: https://www.uliazpi.eus/eu/
- Enpresa: ULIAZPI FUNDAZIOA foru organismo autonomoa
- Jarduna: astelehenetik igandera goizeko/arratsaldeko edo gaueko txandetan (ordezkapenak egiteko, lanpostuak aldi baterako betetzeko edo Uliazpiren aldi baterako beharretarako)
- Sektorea: Pertsonen zaintza
- Lanpostua: ZAINTZAILEA, desgaitasun intelektuala eta laguntza-premia handiak dituzten pertsonena, etxebizitzetan eta eguneko zentroetan.
- Kontratu mota: Ordezkapenak
Partekatu:
Hauek ere interesgarriak izan daitezke
ZAINTZAILEA
Zaldibia
Adineko emakume bat orduka zaintzeko pertsona bat behar da Zaldibian.
Lana FormakuntzaZAINTZARAKO PERTSONA BAT BEHAR DUGU ANDOAINEN
Andoain
Adinekoen Arretarako eta Etxeko Lanetarako Pertsona Bat Bilatzen Da Adineko aiton amon batzuk zaintzeko eta etxeko lanak egiteko pertsona arduratsua eta maitagarria bilatzen ari gara. Oinarrizko baldintza gisa, Sociosanitario titulazioa…
HigiezinakIRUTXULOKO HITZAk kazetaria behar du
Donostia
IRUTXULOKO HITZAn lan egin nahi duzu? Kazetari bila ari gara! Kazetaria behar dugu lanaldi osoz Irutxuloko Hitzaren erredakzioan aritzeko. Interesa baduzu, bidali curriculuma abenduaren 31a baino lehen.
Lana FormakuntzaKlase partikularrak
Legazpi
Kaixo! Irene Maiztegui naiz, 23 urteko neska legazpiarra. Gizarte Integrazio ikasketak garatzen ari naiz eta bitartean prest nago LHko haurrei partikularrak arratsalderan emateko.
Lana Formakuntza