Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
Zabalik dago Ahalduntze Bertso Eskola Feministan izena emateko epea
Villabona
Bederatzigarren ikasturtea du bertso-eskola feministak eta urriaren 21ean hasiko da eskola. Irailaren 29rako eman behar da izena, formularioa betez.
Plazako bat- bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzako eskola da Ahalduntze Bertso Eskola Feminista. Bederatzigarren ikasturtea du aurtengoa, eta bat egin nahi izanez gero, izen-ematea ireki da; irailaren 29a baino lehen eman behar da izena formulario hau beteta.
Urriaren 21an hasiko da ikasturtea. Hilean behin, larunbat goizez (10:00-14:00). Ikasturtea 2023ko urrian hasi eta 2024ko ekainean amaituko da.
Bi talde sortuko dira. Bat Amasa-Villabonako Subijana etxean, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan bilduko da, eta bestea berriz, Durangoko Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzan. Ikasturtean zehar bi taldeak batera biltzeko egunak ere jarriko dira.
Jatorria:www.bertsozale.eus
Informazio gehiago: https://www.bertsozale.eus/eu/feminismoa/ahalduntze-bertso-eskola-feminista/2023-2024-ikasturtea
- Hasiera: 2023-09-15
- Bukaera: 2023-09-29
Partekatu:
Hauek ere interesgarriak izan daitezke
Gatiburen "Agur esan barik" 3 sarrera erosiko nituzke
Oñati
3 sarrera sobra badituzu, gustora erosiko nizkizuke
HigiezinakBortziriak-Baztan-Malerrekako Ekonomia Feminista Eskolatxoa
Irun
2024-10-26 // 2025-03-15
Kaixo lagun ✨ Ikasturte honetan Bortziriak-Baztan-Malerrekako Ekonomia Feminista Eskolatxoaren prozesuarekin jarraituko dugu 🥰 6 saio izango dira eta Beran egingo ditugu. Hauek dira (bizipenetatik eta giro goxoan 💜) landuko ditugun…
AgendaZEIDFEST sarrerak 5x4
Barakaldo
ZEIDFESTeko 5 sarrera ditut libre. Sarrera arruntak dira, eta bakoitzak 34,50€ balio ditu. Sarrera guztiak 4 sarreraren prezioan uzten ditut, alegia sarrera bat doan.
AgendaKomunikazioa adimen artifizialaren menpe? Nortasuna Sarean jardunaldia
Donostia
2024-03-20
Jardunaldia martxoaren 20an izango da, Donostiako San Telmo museoan, 18:30etik 20:30era. “Komunikazioa Adimen Artifizialaren menpe?” lelopean, Adimen Artifizialak komunikazioan planteatzen dituen aukera eta kontraesanak landu nahi ditugu aurten, 9. edizioa…
Agenda