Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
Ume eta familiei zuzendutako lanak sarituko ditu Durangoko Azokako Bekak
Durango
Ume eta familiei zuzendutako lanak sarituko ditu Durangoko Azokako Bekak
Durangoko Azokaren seigarren Sormen Beka martxan da, euskarazko sorkuntza sustatu, sortzaile berriei bidea erraztu eta euren lana ezagutzera emateko asmoz.
Bekara bideratutako sormen lana jatorrizkoa eta pieza laburrekoa izango da. Ikuskizuna izan daiteke (zirkua, antzerkia, ipuin kontaketa…) edo euskarri bat (mahai jolasa, musika, bideoa…), baita horien arteko nahasketa ere. Proposamena aurkezterakoan sorkuntza lanaz gain, emaitza nola plazaratuko den ere azaldu beharko da.
Sortzaile berriei zuzendutako beka izanik, aurkeztutako proiektua zirkuitu profesionalean egindako lehen edo bigarren lana izan beharko da. Horrez gain, 18 urtetik aurrerakoak aurkez daitezke, banaka zein taldeka.
Bekaren zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da, eta irailaren 21ean itxiko da lanak aurkezteko epea, 18:00etan. Proposamenak eta dokumentazio osagarria posta elektronikoz bidaliko dira gerediaga@durangokoazoka.eus helbidera. Honako dokumentazioa helarazi beharko da: eskaera formularioa, sortzailearen edo sortzaileen curriculuma(k), proiektuaren memoria, eta aitortzen dokumentazioa.
Epaimahaiak lauzpabost lan hautatuko ditu eta hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Datorren Durangoko Azokan jakinaraziko da lan irabazlea zein izan den. Urtebeteko epea izango du irabazleak lana burutu eta 2024ko Durangoko Azokan (59.DA) aurkezteko.
Zalantzarik izanez gero, gerediaga@durangokoazoka.eus helbide elektronikora idazteko eskatu dute antolatzaileek.
Informazio gehiago: https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ume-eta-familiei-zuzendutako-lanak-sarituko-ditu-durangoko-azokako-bekak
- Hasiera: 2023-05-09
- Bukaera: 2023-09-21
Partekatu:
Hauek ere interesgarriak izan daitezke
KomunikaziONA bidegurutzean (Nortasuna Sarean 2025 jardunaldia)
Donostia
2025-03-26
Martxoaren 26an Nortasuna Sareanen 10. jardunaldia egingo da. KomunikaziONA bidegurutzean lelopean egingo den jardunaldia, Donostiako San Telmo museoan izango da. Gaur egun nagusitzen ari diren komunikazio joera kaltegarrien aurrean, egoera…
AgendaMusika-kontzertua musikaren zaindari Santa Zeziliaren omenez
Donostia
2024-11-18 // 2024-11-23
Musika-kontzertua musikaren zaindari Santa Zeziliaren omenez lau abestalderen eskutik: Schola Gregorianista emakumezkoena, Schola Gregorianista gizonezkoena, Donosti Ereski Abesbatza eta, gonbidatu berezi moduan, Bilboko Esperientzi Geletako abesbatza. Kontzertua Donostiako San Maria…
AgendaLehen hilerokoa
Lesaka
Menarkiak edo lehen hilerokoak, haur zein helduoi barrenak dantzan jarri ohi dizkigu. Ahal dela, guk bizitu genuena baina esperientzia harmoniatsuagoa desio dugu gure txikientzat. Familiei bideratutako saio parte hartzaile honetan,…
Agendahitzaldi ekofeminista
Hondarribia
Ara!Gorputzeko kideok, Labore Txingudi eta Sorburu baratzarekin elkarlanean ekofeminismoa ardatz duen proiektu bat garatzen ari gara. Horren baitan, agroekologia eta feminismoa uztartuko dituen hitzaldi bat antolatu dugu. Animatuko al zara?
Agenda