Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

75.000€

Pisua Benidormen salgai

Azken eguneraketa: 2023-10-02

Logela bateko 43 m²-ko apartamentua, Benidorm herrian kokatua, Alacanteko probintzian.
Igerilekua eta ondo zaindutako lorategi komunitario zabalak dituen urbanizazio batean kokatua, aparkaleku komunitarioa, 5 igogailu, zaintza-kamerak, 24 orduko atezaina eta abar ere baditu.
Iristeko erraza eta lasaia den bide batean kokatuta dago, eta ez du eragiten gero eta ohikoagoa den gehiegizko turismoak. Benidormeko erdigunetik 15 bat minutura oinez eta zerbitzu guztien ondoan (supermerkatua aurrean, farmazia eraikin berean, udaletxeko administrazio-unitatea metro gutxira…). Kokapenak Benidormen autoa erabili gabe bizitza egiteko aukera ematen du. Inguruan garraio publikoa maiz dago.
Banaketa honako hau da: sarrerako atondoa, bainugela osoa, sukaldea duen egongela-jangela, logela 1 eta 15 m²-ko terraza handi bat. Bainugela izan ezik apartamentu osoa kanpora ematen du. Terraza hirira eta Altea inguruko mendialdera ematen du. Ekialdera begira dagoenez, terrazan eguzkiak goizeta jotzen du.

– Bigarren eskua/egoera ona, apartamentu hau beti jabeek bakarrik erabili dute, ez da inoiz alokatu.
– Ez du berogailurik,
– Komunitatearen gastuak 75 €/ hileko.

  • m2: 43
  • Gela kopurua: 1
  • Solairua: 15
Telefonoz deitu WhatsApp mezua





    Partekatu:

    Hauek ere interesgarriak izan daitezke

    Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


      Txata ireki
      💬 Laguntza edo argibiderik behar?
      Kaixo! 👋
      Laguntzea nahi?