Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
75.000€
Pisua Benidormen salgai
Logela bateko 43 m²-ko apartamentua, Benidorm herrian kokatua, Alacanteko probintzian.
Igerilekua eta ondo zaindutako lorategi komunitario zabalak dituen urbanizazio batean kokatua, aparkaleku komunitarioa, 5 igogailu, zaintza-kamerak, 24 orduko atezaina eta abar ere baditu.
Iristeko erraza eta lasaia den bide batean kokatuta dago, eta ez du eragiten gero eta ohikoagoa den gehiegizko turismoak. Benidormeko erdigunetik 15 bat minutura oinez eta zerbitzu guztien ondoan (supermerkatua aurrean, farmazia eraikin berean, udaletxeko administrazio-unitatea metro gutxira…). Kokapenak Benidormen autoa erabili gabe bizitza egiteko aukera ematen du. Inguruan garraio publikoa maiz dago.
Banaketa honako hau da: sarrerako atondoa, bainugela osoa, sukaldea duen egongela-jangela, logela 1 eta 15 m²-ko terraza handi bat. Bainugela izan ezik apartamentu osoa kanpora ematen du. Terraza hirira eta Altea inguruko mendialdera ematen du. Ekialdera begira dagoenez, terrazan eguzkiak goizeta jotzen du.
– Bigarren eskua/egoera ona, apartamentu hau beti jabeek bakarrik erabili dute, ez da inoiz alokatu.
– Ez du berogailurik,
– Komunitatearen gastuak 75 €/ hileko.
- m2: 43
- Gela kopurua: 1
- Solairua: 15
Partekatu:
Hauek ere interesgarriak izan daitezke
Logela bila Donostian
Donostia
Kaixo! Donostian logela bila dabilen 26 urteko langilea naiz. Bertan gutxienez urtebetez bizitzeko asmoa daukat. Zerbait jakitera, idatzi, mesedez. Eskerrik asko! Leire.
HigiezinakPisukide bila Gasteizen
Orio
2025/2026 ikasturterako pisukide bila Gasteizen. Lekurik badaukazue idatzi lasai
HigiezinakPisu bila Donostian
Kanbo
25-26 ikasturtean EHUko lehen hezkuntzan ikasiko dut. Lapurditik nator eta pisu bila nabil.
Higiezinak