Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

PERTSONA HELDUENTZAT/HIRUGARREN ADINEKOENTZAT ENTRENAMENDU PERTSONALA ONLINE/ ETXEAN BERTAN

Andoain

Azken eguneraketa: 2024-03-14

Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzietan Graduatua naiz, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan Osasun eta Ongizatean aipamen berezia eginez. Horrez gain, eskarmentu handia dut fitnessaren industrian, eta helduekin lan egiteko pribilegioa izan dut, besteak beste, Pilates, Hipopresiboak eta Barre metodoa irakasten, erorketa arriskuen prebentzioan lan egiten eta indar entrenamneduak aurrera eramaten. Demografia-talde honi zuzendutako entrenamenduarekiko dudan grina honako hauetan islatzen da: nire bezeroen ongizatearekiko konpromisoan, jarduera fisikorako nire ikuspegi integralean , banakako beharrei aurre egiteko saio espezifikoen diseinuan, onurak maximizatzeko eta segurtasuna bermatzeko ariketen zuzentasun teknikoan, eta giro eroso eta motibatzaile bat sortzean.

Helduei zuzendutako entrenamenduan oinarritzen da nire pasioa. Nire ustez, arlo honetan dudan esperientziak eta dedikazioak bidea ematen didate ondo moldatzeko.

Hau guztia esanda, pertsona helduentzat/hirugarren adinekoentzat entrenamendu pertsonala online zein etxean bertan jasotzeko aukera sustatzen dut. Eta helburu nagusia du jarduera fisikoaren bidez, bizi kalitatea hobetzea. Jakina da jarduera fisikoa “poli pilula” dela, organismoaren gainean modu positiboan jarduten baitu organo guztientzat. Eta, tratamendu farmakologikoaren aurrean, ez du albo-ondoriorik sortzen modu egokian egiten bada; are gehiago, onura asko agertzea bermatzen du. Hori dela eta, uste dut tresna eraginkorra eta erabilgarria dela adinekoei laguntzeko.

Entrenatzen hasteko prest? Hurrengo bideoan gelditu!!!
https://www.facebook.com/60ymuchomas/videos/-la-ilusi%C3%B3n-no-tiene-edad/729253081030855/

Kontaktua: garaizand@gmail.com





      Partekatu:

      Hauek ere interesgarriak izan daitezke

      Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


        Txata ireki
        💬 Laguntza edo argibiderik behar?
        Kaixo! 👋
        Laguntzea nahi?