Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
OARSO BIDASOKO HITZAK MARKETIN ARDURADUNA BEHAR DU
Errenteria/orereta
HITZAren marketin eta komunikazio lanen planifikazioa eta inplementazioa egingo duen pertsona baten bila gabiltza.
Eskatzen da:
• Administrazio eta Enpresa zuzendaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Marketin edo antzeko ikasketak.
• Marketin eta sustapen lanetan eskarmentua izatea.
• Izaera dinamikoa eta harremanetarako eta talde lanerako gaitasuna.
• Euskara maila ona (gutxienez EGA edo baliokidea den euskara maila).
• Eskualdean bizi edo ingurua ongi ezagutzea.
Baloratuko da:
• Hedabideen sektorean lan egin izana marketin edo komunikazio arloetan
• Analitika eta datuen neurketarako tresnen ezagutza.
• Marketin digitalean ezagutza: social media marketina, Email marketina eta web posizionamendua.
• Gidabaimena eta autoa izatea.
Eskaintzen da:
• Lanaldi osoko kontratu iraunkorra.
• Berehala lanean hastea.
• Lantokia Errenteria-Oreretan.
Interesa duenak bidali curriculuma oh@hitza.eus helbidera, MARKETIN-2025 erreferentzia zehaztuz, 2025eko martxoaren 24a baino lehen.
CV bidaltzeko helbide elektronikoa: oh@hitza.eus
Informazio gehiago: https://oarsoaldea.hitza.eus/2025/03/07/hitza-lan-eskaintza-marketin-arduraduna/
- Enpresa: OarsoBidasoko Hitza
- Jarduna: Osoa
- Sektorea: Administrazioa eta bulegoak
- Lanpostua: Marketin arduraduna
Partekatu:
Hauek ere interesgarriak izan daitezke
Zerbitzari bila kafetegian
Zarautz
Zerbitzari bila gabiltza zarauzko okindegi/kafetegi baterako. Interesatuak jarri harremanetan telefonoz.
Lana FormakuntzaHaur bat zaindu
Azpeitia
Bi astetik behin, asteko hiru arratsaldetan 5 urteko haur bat zaintzeko pertsona baten bila nabil. 16'45 tik 18'45etara. Gutxigorabera hilean 7 Edo 8 arratsalde. Orduko 12 euro.
Lana FormakuntzaTxakurra zaintzeko norbaiten bila
Azpeitia
Ekainaren 17tik 23ra (biak barne) gure txakurra zaintzeko pertsona arduratsu baten bila gabiltza. 11 urteko labradorea da, lasaia eta zintzoa. Esperientzia izatea baloratuko da.
Lana FormakuntzaEtxeko garbiketa lanetarako pertsona bila
Oiartzun
Etxerako lanetarako, pertsona baten bila ari gara. Astean 2-3 ordu. Etxea, Oiartzunen dago, Errenteriako Zamalbide auzo ondoan.
Lana Formakuntza