Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Nortasuna Sarean 2023: Bistan da!

Azken eguneraketa:

2023/03/22 18:30-20:30 San Telmo Museoa (Donostia)

Bistan da! lelopean, komunikazio parekidearen miopiak landu nahi ditugu aurtengo jardunaldian. Zein da generoaren eragina proiektuen komunikazioan? Zer egin dezakegu dauden miopiak zuzendu eta komunikazio parekideago bat lortzeko? Gai gara bistan dauden miopiak detektatzeko? Zein miopia existitzen dira jendarteko alor ezberdinetan?

Lehenik eta behin, Maider Galardi F. de Agirre (Ikerlaria eta kazetaria) eta Assumpta Ayerdi Olaizola (Sorginlore elkartean berdintasun aholkularia) adituen bidez, gaia kokatuko dugu eta gaur egun komunikazioan dauden miopiak detektatzen saiatu. Ondoren, mahai-inguru bat osatuko dugu, non alor ezberdinetan lanean ari diren pertsonen esperientziak ezagutuko ditugun: Arritxu Iribar Egaña (kirol kazetaria Euskadi Irratian), Josu Aztiria Urtaran (Orai NLP Teknologiak), Jone Amonarriz Zubeldia (AZK komunikazio eta publizitate agentzia) eta Tania Arriaga Azkarate (EHUko Bitartez ikerketa taldea).

Informazio gehiago: https://www.nortasunasarean.eus/

  • Hasiera:
  • Bukaera:
Telefonoz deitu WhatsApp mezua





    Partekatu:

    Hauek ere interesgarriak izan daitezke

    Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


      Txata ireki
      💬 Laguntza edo argibiderik behar?
      Kaixo! 👋
      Laguntzea nahi?