Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Madrilgo Euskal Etxeko Euskarazko XII poesia Lehiaketa

Azken eguneraketa: 2024-04-22

Madrilgo Euskal Etxeko Euskarazko XII. Poesia Lehiaketan izen emateko epea zabalik

Madrilgo Euskal Etxeak, Etxepare Euskal Institutua, Alberdania, Erein eta Txalaparta argitaletxeen laguntzarekin, Euskarazko XII. Poesia Lehiaketaren oinarriak argitaratu ditu.
Helburua, Madrilgo euskara ikasleen artean euskarazko poesia zabaltzea eta sustatzea da.
Edozein adinetako partaidei zuzendutako lehiaketa da, Euskal Etxeko bazkide eta ez bazkide.

Poesia bakan bat aurkeztu daiteke, euskaraz eta bakarka idatzia, originala, inon argitaratu gabea eta inongo literatura lehiaketan saririk eskuratu gabea. Lanen luzera, gaia, errima eta neurriak libreak izango dira.
Epai mahaia: Euskal Etxeak hautatuko pertsonek osatuko dute eta epaia 2023ko ekainaren 14an jakinaraziko da.

Lanen aurkezpena: lanak aurkezteko epea 2024.ko Ekainaren 2an amaituko da.

Euskal Etxeko idazkaritzan sobre itxi batean edo posta elektronikoz helbide honetan: estebe.mee@gmail.com
Lanaren egileak bi dokumentu aurkeztu beharko ditu:
– Batetik, lehiaketara aurkeztuko den poesia lana PDF formatuan/ Paperean eta izenburuarekin, egilea nor den, jakitera eman dezakeen inolako daturik jarri gabe.
– Bestetik, lanaren izenburuaz gain, egilearen datuak jasotzen dituen agiria: izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta e-posta NANaren fotokopia bat erantsita eta Madrilgo Euskal Etxeko bazkidea den edo ez adieraziaz.

Sariak:
– Sari orokorra:
• Lehenengo saria: 75,00 euro eta liburu sorta bat.
• Bigarrengo saria: 25,00 euro eta liburu sorta bat.
– Euskal etxeko bazkideen arteko saria:
• Lehenengo saria: 75,00 euro eta liburu sorta bat.
• Bigarrengo saria: 25,00 euro eta liburu sorta bat

Sariketa: Ekainaren 21an izango da 19:00etan, Euskal Etxeko Pello Aramburu aretoan.

    Telefonoz deitu WhatsApp mezua





      Partekatu:

      Hauek ere interesgarriak izan daitezke

      Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


        Txata ireki
        💬 Laguntza edo argibiderik behar?
        Kaixo! 👋
        Laguntzea nahi?