Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

LAN ESKAINTZA – Habitaten eta landareen kontserbazioan eta jarraipenean teknikaria.

Donostia

Azken eguneraketa: 2024-05-07

Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailean lan egiteko pertsona bat behar da. Egin beharreko lanak bulegoan zein aire zabalean gauzatuko dira.
Ondorengoak izango dira burutu beharreko proiektu motak: habitat lurtarren jarraipena eta kudeaketa, landare mehatxatuen jarraipena eta kontserbazioa, udalekin hartu-emanean udalerriko natura-ondarearen kudeaketa proiektuak aurrera eramatea, proiektuen koordinazioa eta kartografia lanak.
Kontratuaren iraupena: 5 hilabete lanaldi osoa
Ezinbesteko baldintzak:
– Biologian edo Ingurumen Zientzietan Lizentziatura edo Gradua.
– Euskaran C1 edo EGA titulua.
– Botanikan oinarrizko ezagutza. Arlo honetako ezagutza maila positiboki baloratuko da.
– Habitat naturalen kontserbaziorako kudeaketan ezagutza.
– Habitat Zuzentarauko 17. artikuluaren ezagutza.
– Ondare naturalaren kontserbaziorako proiektuen erredakzioan trebetasuna.
– QGIS programaren erabilera.
– Moldagarritasuna eta lan taldean aritzeko gaitasuna.
– B gidabaimena eta autoa.

CV bidaltzeko helbide elektronikoa: botanika@aranzadi.eus (Gaia: "Lanpostu eskaintza")

Informazio gehiago: https://www.aranzadi.eus/eu/lan-eskaintza-botanika-sailean

  • Enpresa: Aranzadi Zientzia Elkartea
  • Sektorea: Beste sektoreak
  • Lanpostua: Habitaten eta landareen kontserbazioan eta jarraipenean teknikaria.
  • Kontratu mota: 5 hilabete





    Partekatu:

    Hauek ere interesgarriak izan daitezke

    Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


      Txata ireki
      💬 Laguntza edo argibiderik behar?
      Kaixo! 👋
      Laguntzea nahi?