Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
Kontratatzen ari gara: Harreragilea
Pasaia
Harreragilea (Host/Hostess) gisa arituko den pertsona baten bila gabiltza gure lan-taldera batzeko.
Casa Cámara jatetxea, Pasai Donibaneko portuan dago. 1884an sortu zen, belaunaldiz belaunaldi igaro da, eta gaur egun bere esentzia klasikoari eusten dio. Sukaldaritza euskal errezeta-liburu tradizionalean oinarritzen da, itsasoko jakiekin, zerbitzu arina eta protokoloarekin.
Talde-lanerako, beharrak eta arazoak atzemateko, erabakiak hartzeko eta ekimena izateko gaitasuna duen pertsona behar dugu.
Jangelaburua edo jangelaburu ordea ez dagoenean, jangelako taldeari lagunduko dio eta, jangelaburuarekin edo jangelaburu ordearekin batera, zerbitzua eta taldea planifikatu, zuzendu eta kudeatzeaz arduratuko da.
Eginkizun nagusiak:
. Erreserben kudeaketa
. Bezero-arreta
. Fakturazioa
. Eskariak
. Komunikazioa
Helburuak:
. Erreserbak kudeatzeko, bezeroarentzako arretarako eta komunikaziorako baldintzak betetzea.
. Hobetzeko proiektuak eta proposamenak egitea.
Ezinbesteko baldintzak:
. Hizkuntza: euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa.
. Sektorea, sukaldea eta jangela ezagutzea.
. Ostalaritzarekiko grina eta gure jatetxean lan egiteko gogoa.
. Adeitasuna, edukazioa bezero, hornitzaile eta lantaldeekin.
. Erantzukizuna.
Lan baldintzak:
. Lanaldi osoko kontratu mugagabea.
. Ordutegia: asteartetik igandera
. 9 hilabetez, behe-denboraldia: 6 bazkari-zerbitzua (asteartetik igandera) eta 2 afari-zerbitzu (ostirala eta larunbata).
. 3 hilabetez, goi-denboraldia: 6 bazkari-zerbitzua (asteartetik igandera) eta 5 afari-zerbitzu (asteartetik larunbatera).
. 45 opor-egun urtean.
. Soldata urtean: 20.000€ – 25.000€
Bidali CVa: info@casacamara.com
Kontsultatu gainerako baldintzak: +34 628 660 100
CV bidaltzeko helbide elektronikoa: info@casacamara.com
- Enpresa: Casa Cámara jatetxea
- Sektorea: Ostalaritza
- Lanpostua: Harreragilea
- Kontratu mota: Lanaldi osoa
Partekatu:
Hauek ere interesgarriak izan daitezke
HORTZ HIGIENISTA / ERIZAIN LAGUNTZAILEA
Durango
Lana hortz klinika batean egingo da, eta erizaintzako laguntzaile edo hortzetako higienista izateko prestakuntza duen pertsona baten bila gabiltza, dentistari kabinetean laguntzeko eta administrazio eta harrera lanak egiteko.
Lana FormakuntzaSukalderako laguntzailea Durangon
Durango
Asteburuetarako sukalderako laguntzailea behar dugu Durangon. Interesik baduzu, jarri kontaktuan mail bidez.
Lana FormakuntzaLAN ESKAINTZA Zerbitzaria
Lezo
Lezoko jatetxe baterako zerbitzaria behar da, asteburu eta jai egunetan lan egiteko (eguerditan soilik).
Lana FormakuntzaHITZArako Zuzendariorde-web arduraduna behar da
Gernika-lumo
ESKATZEN DA Informazio Zientzietan edo Ikus-Entzunezko Komunikazioan Gradua izatea. Wordpress, sare sozialak eta web analitika menderatzea. Bideogintzan eta argazkigintzan ezagutzak izatea. Erabakiak hartzeko, talde dinamizaziorako eta antolaketarako gaitasuna izatea. EGA…
Lana Formakuntza