Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Ikusi Mikusi Euskal Haur eta Gazte Literatura Azokaren 3. edizioa

Sara

Azken eguneraketa: 2023-09-20

Ikusi Mikusi Euskal Haur eta Gazte Literatura Azokaren 3. edizioa urriaren 20 eta 21ean egingo dugu Saran. Orain arte bezala, lehendabiziko eguna eskolei eskainia izango da; bigarrena, familiei.

Aurten, gainera, berrikuntza bat dakarkigu: Ikusi Mikusi Pro Eguna ere antolatu baitugu. Haur eta Gazte Literaturaren esparruko profesionalentzako eguna urriaren 20an izango da, eskolen egunarekin batera. Atxikita duzu egitarau osoa.
Egun osoko jardunaldi hau antolatzeko, EHUren, EKEren eta Bilketa Baionako Mediateka Sarearen lankidetza izan du Ikusi Mikusi Azokak.
Pro Egunean Haur eta Gazte Literaturarekin lotura edo interesa duen orok parte har dezake: bibliotekari, sortzaile, argitaldari, irakasle, ikasle… Horretarako, stephanie.medrano@le64.fr helbidera idaztea beharrezkoa da.

Izena ematen dutenek, eguerdian Pleka trinketean elkarrekin bazkaltzeko aukera ere izango dute.

  • Hasiera: 2023-10-20
  • Bukaera: 2023-10-21





    Partekatu:

    Hauek ere interesgarriak izan daitezke

    Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


      Txata ireki
      💬 Laguntza edo argibiderik behar?
      Kaixo! 👋
      Laguntzea nahi?