Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
160.000€
Etxebizitza salgai Ordizian
Ordizia
75 m2 3 2. solairua
Etxebizitza salgai Ordiziako Sanbartolome auzoan. Alde zaharretik gertu. Bizitzera sartzeko moduan. Duela 15 urte eraikina osorik berritua eta hiru etxebizitzatan banatua. Gela gehienek mendebaldera ematen dute eta horrek argitasuna eta goxotasuna ematen dio bigarren solairuan dagoen etxebizitzari. Egongelak su-bajua du eta horren beroarekin nahikoa da etxea goxatzeko. Gela nagusia, komuna, sukaldea eta egongela gustuz jantziak eta beste bi gela oraindik “jarri” gabe. Balkoi bat ere badu alde zahar aldera eta tren geltokira begira. Ordiziako tren geltokitik bertatik bertara, N1 errepidearekin zuzenean komunikatuta eta Sanbartolomeko eta Eroski supermerkatuaren aparkalekua ere oso gertu ditu.
Tren geltokitik gertu egon arren trenen zarata oso gutxi entzuten da. Leiho onek eta trenak etxe ondotik abiada baxuan pasatzeak zarata ia erabat ezeztatzen dute.
Edozein zalantza baduzu, bixitarako eguna adosteko edota nahi duzun informazio hori eskuratzeko jarri harremanetan.
- m2: 75
- Gela kopurua: 3
- Solairua: 2
Partekatu:
Hauek ere interesgarriak izan daitezke
Pisu bila Gasteizen
Gasteiz
3
Kaixo! 3 langile gara eta pisu bila gabiltza Gasteizen. Uztailean sartzeko izango litzateke, baina baliteke arinago ere posible izatea. Gure asmoa epe ertain-luze baterako pisua bilatzea da. Edozer gauza idatzi…
HigiezinakHernanin pisua alokatzen da
Hernani
110 m2 5 4. solairua
Hernanin ikasleentzat pisua alokatzen da, erdigunean, garraio publikoko geltokien ondoan.
HigiezinakEtxe bila
Bilbo
3
Kaixo :) 3 gazte gara eta pisu bila gabiltza Bilbon edo inguruan (Mungia edo Durangora ere gustura joango ginateke), epe ertain-luzerako posible den neurrian. Gutako bi irakasleak gara eta bestea…
Higiezinak