Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
160.000€
Etxebizitza salgai Ordizian
Ordizia
75 m2 3 2. solairua
Etxebizitza salgai Ordiziako Sanbartolome auzoan. Alde zaharretik gertu. Bizitzera sartzeko moduan. Duela 15 urte eraikina osorik berritua eta hiru etxebizitzatan banatua. Gela gehienek mendebaldera ematen dute eta horrek argitasuna eta goxotasuna ematen dio bigarren solairuan dagoen etxebizitzari. Egongelak su-bajua du eta horren beroarekin nahikoa da etxea goxatzeko. Gela nagusia, komuna, sukaldea eta egongela gustuz jantziak eta beste bi gela oraindik “jarri” gabe. Balkoi bat ere badu alde zahar aldera eta tren geltokira begira. Ordiziako tren geltokitik bertatik bertara, N1 errepidearekin zuzenean komunikatuta eta Sanbartolomeko eta Eroski supermerkatuaren aparkalekua ere oso gertu ditu.
Tren geltokitik gertu egon arren trenen zarata oso gutxi entzuten da. Leiho onek eta trenak etxe ondotik abiada baxuan pasatzeak zarata ia erabat ezeztatzen dute.
Edozein zalantza baduzu, bixitarako eguna adosteko edota nahi duzun informazio hori eskuratzeko jarri harremanetan.
- m2: 75
- Gela kopurua: 3
- Solairua: 2
Partekatu:
Hauek ere interesgarriak izan daitezke
Pisua alokatzen da Azpeitian
Azpeitia
60 m2 2 3. solairua
Azpeitiko alde zaharrean uztailetik aurrera pisua alokagai. Epe luzerako alokairua. 60 metro Bi logela eta komun bat ditu. Berrituta eta kanpoaldera begira dago etxea. Sukalde eta egongela erosoak eta bi…
HigiezinakHernanin pisua alokatzen da
Hernani
110 m2 5 4. solairua
Hernanin ikasleentzat pisua alokatzen da, erdigunean, garraio publikoko geltokien ondoan.
HigiezinakIkasle pisua Donostia Antiguo auzoa
Donostia
80 m2 3 1. solairua
Ikasle pisua alokagai 2025/26 ikasturterako . Pisua Antiguo auzoan dago Matia kalearen albo batean. 3 logela ditu baina bat haundia da eta konpartitu daiteke. Egongela ,komuna eta sukaldea. Balkoia. Informazio…
HigiezinakBikotea etxe bila
Durangaldea
Alokairuan dagoen lursaildun etxe baten bila gabiltzan bikotea (biok lanean). Lursaila beharrezkoa litzateke txakur bi ditugulako. Elorrion bada, hobe, baina Durangaldean ere moldatuko ginateke... Eskerrik asko!
Higiezinak