Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

15€

Etxeak eta hilobiak

Gasteiz

Azken eguneraketa: 2024-04-02

“Etxeak eta hilobiak” liburua, Bernardo Atxagarena (Pamiela argit.).

Hauxe da, antza, Atxagaren azken nobela… hala esan zuen, behintzat, egileak berak, azken eleberria izango duela Etxeak eta hilobiak.
Ibai bakarrera jotzen duten errekak dira Bernardo Atxagaren azken nobela hau osatzen duten piezak. Zein bere bidetik doala dirudi, baina korronteak, logika narratibo sendo batek, norabide berean daramatza denak.
Badoaz urak, eta badoa irakurlea Ugarteko herritik Pauera, edo Baionara, edo Gaztelara, edo Texasera. Etengabea da mugimendua. Etengabea protagonisten joan-etorria ere. Narrazioan sartu eta atera dabiltza txikitan bat izandako anaia bikiak, Frantziara frantses ikastaro bat egitera joan eta mutututa itzuli den nerabea, Madrileko El Pardo kuartelean gertatu diren lau lagunak, astero Baionako psikiatra batengana joaten den ingeniaria, From fat to fit telebista-programaren protagonista, sindikatu baten aldizkarian diharduen emakume gaztea, ospitaletik alde egiteko gogoz dagoen neskatoa…

    Telefonoz deitu WhatsApp mezua





      Partekatu:

      Hauek ere interesgarriak izan daitezke

      Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


        Txata ireki
        💬 Laguntza edo argibiderik behar?
        Kaixo! 👋
        Laguntzea nahi?