Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Kaixo! Sustrai Erakuntza naiz

Sustrai Erakuntza fundazioa gobernuz kanpoko erakundea da, irabazi-asmorik gabekoa. Gure helburuak: ingurumenaren babesa, erakunde publiko zein pribatu ezberdinek bultzaturik, ingurumenean eragindako kalteei buruzko informazioaren bilketa, eta behar diren neurriak hartzea erabaki batzuen aurrean, azken hauek arintzeko edo ezeztatzeko. Erakundearen lana beraz, ingurumenaren gaineko informazioa aztertzea, lurraldean eragiten duten egitasmoen inguruko lanketa teknikoa eta juridikoa egitea, eta alegazio, helegite eta beste hainbat lege-jardueraren bidez, irtenbideak bilatzea litzateke.

 

Gure lan inportanteena, talde ekologista, auzokide taldeak, proiektuengatik gehien kaltetzen direnei laguntza ematea da: elkartzen, gai teknikoak ulertzen edo juridikoki zein administratiboki zer gai landu behar dituzten erakusten laguntzen diegu

 

Nafarroako Foru Erkidegoa da Sustrai Erakuntza Fundazioak bere jarduera garatzeko hautatu duen lurraldea

Sustraierakuntza.org da gure webgunea.

Gehiago jakin nahi duzu?

Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


    Txata ireki
    💬 Laguntza edo argibiderik behar?
    Kaixo! 👋
    Laguntzea nahi?