Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

KomunikaziONA bidegurutzean (Nortasuna Sarean 2025 jardunaldia)

Donostia

Azken eguneraketa: 2025-03-17

Martxoaren 26an Nortasuna Sareanen 10. jardunaldia egingo da. KomunikaziONA bidegurutzean lelopean egingo den jardunaldia, Donostiako San Telmo museoan izango da. Gaur egun nagusitzen ari diren komunikazio joera kaltegarrien aurrean, egoera ulertu eta alternatiba osasuntsuagoak topatzen ahaleginduko dira. Zer dago gure esku, banaka nahiz kolektiboki? Zein konpromiso har ditzakegu komunikazio onaren norabidean?

Lehenik eta behin, bi adituren hitzaldiak izango dira:

• Xabier Landabidea Urresti (ikerlari eta irakaslea): “Komunikazioaren teknologien ahoak: bost momentu”.
• Estitxu Garai Artetxe (komunikazioan aditua): “Komunikazioaren anatomia”

Ondoren, esperientzia ezberdinak ezagutuz, gaian sakondu eta beste ertz batzuk landuko dira:

• Jordina Arnau Roig (aholkularia): Nola sortu errelatoak giza eskubideen defentsarako? Komunikazioak balio al dezake etorkizun desiragarriak sortzeko?
• Ainhoa Mendibil Artetxe (Emun kooperatiba): Zein toki du euskarak markagintzan? Talentua erakartzeko baliotzat jotzen al dugu?
• Mattin Solis Uitzi (TEKS elkartea): Zergatik egin fedibertsoaren aldeko hautua? Nola egin sare pribatiboetatik libreetarako trantsizioa?

Izen-ematea (doakoa da) eta informazio gehiago: NortasunaSarean.eus

Informazio gehiago: https://www.nortasunasarean.eus/komunikaziona-bidegurutzean/

  • Hasiera: 2025-03-26 18:30
  • Bukaera: 2025-03-26 20:30
Telefonoz deitu





    Partekatu:

    Hauek ere interesgarriak izan daitezke

    Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


      Txata ireki
      💬 Laguntza edo argibiderik behar?
      Kaixo! 👋
      Laguntzea nahi?