Iragarki LaburrakIragarki Laburrak

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

ZAINTZAILE LAN-POLTSA

Donostia

Azken eguneraketa: 2024-05-20

Zaintzailea, desgaitasun intelektuala eta laguntza-premia handiak dituzten pertsonena, etxebizitzetan eta eguneko zentroetan.

Lantokiak (Uliazpiren zentroak):
– Donostia (Donosti eta Ategorrieta zentroak)
– Hondarribia (Zubieta Zentroa)
– Zizurkil (Fraisoro zentroa)
– Bergara-Eibar (Zubillaga eta Egogain zentroak)

Administrazio publikoa garen neurrian, gurekin lan egiteko beharrezkoa da lehenengo lan-poltsan sartzea.
Zaintzaile lan-poltsari buruzko informazioa eta izen-emateko argibideak:

 Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Eskaera inprimakia
2. Meritu inprimakia
3. Zentro hautaketa inprimakia.
4. NANaren fotokopia
5. Titulazioa. Lanposturako eskatzen direnetako bat:
– Erizaintzako zainketa osagarrietako teknikaria (erdi-mailako gradua) edo baliokidea
– Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikaria (erdi-mailako gradua) edo baliokidea
– Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea (SSCS0208 profesionaltasun-ziurtagiria) + DBHn graduatua edo baliokidea
6. B gidabaimena
7. Sexu deliturik ezaren ziurtagiria (ezin baduzu lortu, guk kontsultatu dezakegu aurka egiten ez baduzu)
8. Tasaren ordainagiria (kopurua, kontu korrontea eta kontzeptua 4.ª 4.3. oinarrian) edo %33ko desgaitasun maila edo handiagoa izatea aitortzen duen organo eskudunaren ziurtagiria (4.ª 4.3.4 oinarrian).
9. Euskara ezagutza maila egiaztatzen duen titulua (baldin baduzu)

Dokumentazioa Uliazpiko erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztu behar da: https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do?idioma=E&app=REGUL

 Beste datu batzuk:

– 100 orduko proba praktikoa egongo da (salbuespenak 7.3. oinarrian araututa)
– Lanaldi mota eta ordutegia: astelehenetik igandera goizeko/arratsaldeko edo gaueko txandetan (ordezkapenak egiteko, lanpostuak aldi baterako betetzeko edo Uliazpiren aldi baterako beharretarako)
– Lanaldi osoaren orduak: 1592 (gehieneko lanaldia)
– Hileko soldata gordina gehieneko lanaldian: 2.234,17 € (14 paga)

CV bidaltzeko helbide elektronikoa: uliazpi.hautaketa@gipuzkoa.eus

Informazio gehiago: https://www.uliazpi.eus/eu/

  • Enpresa: ULIAZPI FUNDAZIOA foru organismo autonomoa
  • Jarduna: astelehenetik igandera goizeko/arratsaldeko edo gaueko txandetan (ordezkapenak egiteko, lanpostuak aldi baterako betetzeko edo Uliazpiren aldi baterako beharretarako)
  • Sektorea: Pertsonen zaintza
  • Lanpostua: ZAINTZAILEA, desgaitasun intelektuala eta laguntza-premia handiak dituzten pertsonena, etxebizitzetan eta eguneko zentroetan.
  • Kontratu mota: Ordezkapenak
Telefonoz deitu





    Partekatu:

    Hauek ere interesgarriak izan daitezke

    Eman izena eta izan iragarkien berri beste inork baino lehen


      Txata ireki
      💬 Laguntza edo argibiderik behar?
      Kaixo! 👋
      Laguntzea nahi?