Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
160.000€
Etxebizitza salgai Ordizian
Ordizia
75 m2 3 2. solairua
Etxebizitza salgai Ordiziako Sanbartolome auzoan. Alde zaharretik gertu. Bizitzera sartzeko moduan. Duela 15 urte eraikina osorik berritua eta hiru etxebizitzatan banatua. Gela gehienek mendebaldera ematen dute eta horrek argitasuna eta goxotasuna ematen dio bigarren solairuan dagoen etxebizitzari. Egongelak su-bajua du eta horren beroarekin nahikoa da etxea goxatzeko. Gela nagusia, komuna, sukaldea eta egongela gustuz jantziak eta beste bi gela oraindik “jarri” gabe. Balkoi bat ere badu alde zahar aldera eta tren geltokira begira. Ordiziako tren geltokitik bertatik bertara, N1 errepidearekin zuzenean komunikatuta eta Sanbartolomeko eta Eroski supermerkatuaren aparkalekua ere oso gertu ditu.
Tren geltokitik gertu egon arren trenen zarata oso gutxi entzuten da. Leiho onek eta trenak etxe ondotik abiada baxuan pasatzeak zarata ia erabat ezeztatzen dute.
Edozein zalantza baduzu, bixitarako eguna adosteko edota nahi duzun informazio hori eskuratzeko jarri harremanetan.
- m2: 75
- Gela kopurua: 3
- Solairua: 2
Partekatu:
Hauek ere interesgarriak izan daitezke
Etxe bila
Elorrio
Alokairuan dagoen terrenodun etxe baten bila gabiltzan bikotea. Terrenoa beharrezkoa litzateke txakur bi ditugulako. Elorrion bada, hobe, baina Durangaldean ere moldatuko ginateke... Eskerrik asko!
HigiezinakLogelak alokagai Gasteizen
Gasteiz
82 m2 3
Pisu bat daukat. 2 logela betetzekoak. Hirugarrenean ingenieritza masterra ikasiko duen mutil bat dago, 23 urtekoa. 400 € bakoitzak (kalefazioa barne, zentrala da eta) + gastuak (argia hilabetero, ura hiruhilabetero,…
HigiezinakPisu bila Durangon
Durango
2
Alokairuko etxebizitza baten bila nabil Durangon, gela bat edo bi dituen pisu txiki baten bila. Mila esker!
HigiezinakIrailerako pisua ama + 2 seme Donostian
Donostia
Kaixo! Irailerako pisua behar dut Donostian, ni eta nire 2 semeak sartzeko moduan. Intxaurrondo/Ulian bizi gara momentuan. Iraila bakarrik, hilabete baterako litzateke. Mila mila esker
Higiezinak