Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
Pote filosofikoa: “Gizonak eta emakumeak ez dira existitzen!
Beasain
Pote filosofikoa antolatu dugu Agora Filosofia Elkartearekin batera. Pote filosofikorako amu gisa aukeratu dugun izenburua hauxe: gizonak eta emakumeak ez dira existitzen. Josebe Iturrioz gonbidatu dugu eta generoaz, sexuaz eta abarrez hitz egingo du. Hark emandako abiapuntutik, hainbat konturen inguruan hausnartuko dugu: zer da gizon edo emakume izatea, zergatik edo nola egiten gara bat edo beste… Halakoen inguruan egingo dugu gogoeta pote baten bueltan. Hitzordua asteartean, hilak 25, izango da, 18:30etik 20:00etara, Beasaingo Arrano tabernan. Etorri, poteatu eta hausnartu!
- Hasiera: 2023-04-25 18:30
- Bukaera: 2023-04-25 20:00
Partekatu:
Hauek ere interesgarriak izan daitezke
Fermin Muguruza - Donostia, Ekainak 14 // 2 sarrera pistan
Durangaldea
2025-06-14
Fermin Muguruzaren Anoetako kontzerturako PISTAKO 2 SARRERA eskaintzen ditut. 45 euro bakoitza, 90 euro biak (biak batera saltzea lehenetsiko da).
AgendaKomunikaziONA bidegurutzean (Nortasuna Sarean 2025 jardunaldia)
Donostia
2025-03-26
Martxoaren 26an Nortasuna Sareanen 10. jardunaldia egingo da. KomunikaziONA bidegurutzean lelopean egingo den jardunaldia, Donostiako San Telmo museoan izango da. Gaur egun nagusitzen ari diren komunikazio joera kaltegarrien aurrean, egoera…
AgendaMusika-kontzertua musikaren zaindari Santa Zeziliaren omenez
Donostia
2024-11-18 // 2024-11-23
Musika-kontzertua musikaren zaindari Santa Zeziliaren omenez lau abestalderen eskutik: Schola Gregorianista emakumezkoena, Schola Gregorianista gizonezkoena, Donosti Ereski Abesbatza eta, gonbidatu berezi moduan, Bilboko Esperientzi Geletako abesbatza. Kontzertua Donostiako San Maria…
AgendaLehen hilerokoa
Lesaka
Menarkiak edo lehen hilerokoak, haur zein helduoi barrenak dantzan jarri ohi dizkigu. Ahal dela, guk bizitu genuena baina esperientzia harmoniatsuagoa desio dugu gure txikientzat. Familiei bideratutako saio parte hartzaile honetan,…
Agenda