Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!
Madrilgo Euskal Etxeko Euskarazko XI. Poesia Lehiaketan izen emateko epea zabalik
Madrilgo Euskal Etxeak, Etxepare Euskal Institutua, Susa Argitaletxea eta Erein argitaletxearen laguntzarekin, Euskarazko XI. Poesia Lehiaketaren oinarriak argitaratu ditu.
Helburua, Madrilgo euskara ikasleen artean euskarazko poesia zabaltzea eta sustatzea da.
Edozein adinetako partaidei zuzendutako lehiaketa da, Euskal Etxeko bazkide eta ez bazkide.
Lanen luzera, gaia, errima eta neurriak libreak izango dira. Deialdi honetara poesia bakan bat aurkeztu daiteke, euskaraz eta bakarka idatzia, originala, inon argitaratu gabea eta inongo literatura lehiaketan saririk eskuratu gabea.
Lanak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 2an amaituko da eta irabazleen zerrenda ekainaren 15an emango da jakitera.
Sariketa: Ekainaren 30an izango da 19:00etan, Madrilgo euskal Etxeko Pello Aramburu aretoan.
– Sari orokorra:
Lehenengo saria: 75,00 euro eta liburu sorta bat.
Bigarrengo saria: 25,00 euro eta liburu sorta bat.
Hirugarren, laugarren eta bosgarren saria: liburu sorta bat.
– Euskal etxeko bazkideen arteko saria:
Lehenengo saria: 75,00 euro eta liburu sorta bat.
Bigarrengo saria: 25,00 euro eta liburu sorta bat
Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, honako helbide honetan: estebe.mee@gmail.com
– Batetik, lehiaketara aurkeztuko den poesia lana PDF formatuan/ Paperean eta izenburuarekin, egilea nor den, jakitera eman dezakeen inolako daturik jarri gabe.
– Bestetik, lanaren izenburuaz gain, egilearen datuak jasotzen dituen agiria: izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta e-posta NANaren fotokopia bat erantsita eta Madrilgo Euskal Etxeko bazkidea den edo ez adieraziaz.
Informazio gehiako: Euskal Etxeko webgunean,
Informazio gehiago: https://www.euskaletxea-madrid.com/detalle_actualidad.php?id=298
- Hasiera: 2023-04-04
- Bukaera: 2023-06-02
Partekatu:
Hauek ere interesgarriak izan daitezke
KomunikaziONA bidegurutzean (Nortasuna Sarean 2025 jardunaldia)
Donostia
2025-03-26
Martxoaren 26an Nortasuna Sareanen 10. jardunaldia egingo da. KomunikaziONA bidegurutzean lelopean egingo den jardunaldia, Donostiako San Telmo museoan izango da. Gaur egun nagusitzen ari diren komunikazio joera kaltegarrien aurrean, egoera…
AgendaMusika-kontzertua musikaren zaindari Santa Zeziliaren omenez
Donostia
2024-11-18 // 2024-11-23
Musika-kontzertua musikaren zaindari Santa Zeziliaren omenez lau abestalderen eskutik: Schola Gregorianista emakumezkoena, Schola Gregorianista gizonezkoena, Donosti Ereski Abesbatza eta, gonbidatu berezi moduan, Bilboko Esperientzi Geletako abesbatza. Kontzertua Donostiako San Maria…
AgendaLehen hilerokoa
Lesaka
Menarkiak edo lehen hilerokoak, haur zein helduoi barrenak dantzan jarri ohi dizkigu. Ahal dela, guk bizitu genuena baina esperientzia harmoniatsuagoa desio dugu gure txikientzat. Familiei bideratutako saio parte hartzaile honetan,…
Agendahitzaldi ekofeminista
Hondarribia
Ara!Gorputzeko kideok, Labore Txingudi eta Sorburu baratzarekin elkarlanean ekofeminismoa ardatz duen proiektu bat garatzen ari gara. Horren baitan, agroekologia eta feminismoa uztartuko dituen hitzaldi bat antolatu dugu. Animatuko al zara?
Agenda